2015/11/12

Zentratzen hasita????

Aupa peñaaaaa!!!!!! Aldatu ber nun hasteko era ezta?? jejejejeje.

Beno ba hementxe naiz nere erretiro espiritualetik bueltan, asteburu bat errioxan pasa ta dedioro Behobia batek zenbateako emateun..... Denak igul pixkat aspertuta eongo zeate horrekin ta beno nik nere iritziya ez det asko sakonduko..... Nire ustez distantziei eta prestakuntzari errespetua galtzen ari zaio, askotan nahikoa da esatea sekulako garaipena izaten da. Gero Behobia negozioa den ala ez..... ba beno bakoitza nahiko heldu bagara erabakitzeko ea inskripzio horrekin kontraprestazioan jasotzen duguna baloratzeko eta erabakitzeko pena merezi duen ala ez......

Behin nere inexperto iritzia eman eta gero ni nerera...... Burua berotzen hasi zait jada proba pare batekin..... oraindik ez dut ezer esango ze gero gerokoak, bainan esan dezaket bata gertu eta bestea urruti izango dela..... proba hauek udaberrirako prestatu nahiko nituzke. Udaberriko proba hauek ez ditut "konpetizio" bezela hartuko eta beno prestatuko ditut besteak prestatu ditudan mimoarekin bainan erritmoetan gehiegi exijitu gabe, hau da, DISFRUTATZEN.

Udazkenerako helburua nahiko argitzen ari da nire buruan, Berlingo maratoia dut buruan eta dortsala tokatu ezkero ondo bainon bestela tour operadora batekin joatea pentsatzen nago. Proba hontan bai joan nahi dudala nire marka haustera eta bide batez New Yorkeko 2017. urteko maratoirako marka lortzera........
Zein errexa den gauza hauek idaztea eta gero zenbat kostatzen den egitea..... ala ere mentalidade aldaketa bat somatu dut eta berriz ditut gogoak hankei egurra emateko!!!!!!!!!!!

Korrika egin eta geroko sentsazioa sekulakoa da eta berriro ari naiz gustilloa hartzen!!!!!!! Urte bukaerararte proba pare bat egingo ditut, ziurrenik Donostiko Maratoiko 10 kilometroak eta Gasteizko erdi maratoia, gehienbat anbientillua berriz bizitzeko eta tripa zorriak berriz bueltatzeko......

Azkenik hemendik nire zorionik beroenak Behobia-Donostia amaitu duzuen guztioi!!!!!!! Markak lortu ala ez disfrutatu izana opa dizuet!!!!!!!!!!!!

Jun retrobisorek ondo jartzen seitun nauzuela atzetik!!!!!!!!!!!!!!!!

Toperrrrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario