2015/12/18

Badatorrela...............

Aupa jente!!!!!!!!!

Zemuz zabiltzate??? Ni hementxe nabil ba nere penak kontatzen beti bezela....... Aspaldian ez det idatzi bañon beno jarriko zattuztet kontestuan. Banebilen burun martxo-apiril aldera maratoi bat egiteko asmoa, gauza da enekiela ondo zein aukeratu. Azkenean hainbat eta hainbat pertsonei entzunda Bartzelonako maratoia egitea erabaki nuen, denak diote izugarri politta dela bainan marka egiteko txarra...... Gauza da momentu hauetan ez dudala kornometroaren esklabu izan nahi eta berriz disfrutatzen eta ilusionatzen hasteko ederki etorriko da maratoi eder bat egitea.
Ba behin erabakia hartuta aurreraaaaaaa nahiz eta kornometroa ez begiratu maratoia ondo bukatzeko gogoa dut..... ta honetarako sekretu bakarra ondo entrenatzea da!!!!!!!!! Badaramatzat jada 8 aste entrenatzen eta beno poliki poliki kilometraje karga sartzen joan naiz, ze azken 12 asteetan pixkat sufritzea tokatuko da eta ohitura onak ahalik eta azkarren hartu behar dira.
Bartzelonarako prestaketa hontan nabilela aspaldian bihotzean nemakien maratoi bat egiteko dortsala tokatu zait......BERLIN!!!!!!!!!!! Banoala pipol!!!!!!!!!!!!! Irailak 25ean da egun haundia!!!!!!! Maratoi honetan bai egurra eman nahi diodala.... gehienbat 2017rako buruan dudan plantxo batengatik..... jejejejejeje joango naiz kontatzen!!!!!!
Bestetik azken egun hauek ez dira errezak izan hainbat gauza juntatu bait dira gure bizitza pertsonalean bainan beno burugogorrak garenez aurrera errez egingo dugulakoan nago!!!!!!!!!
Pasa den asteburuan urtero bezela Gasteizera joan ginen erdi maratoia egitera eta ederki pasa genuen lagun onen artean. Erdi maratoiaren eguna ez zen oso goxoa izan ze Noelia buruko minarekin ohean utzita joan bait nintzen korrika egitera....... beraz irteeran gogo gutxirekin...... Bi artistekin jarri nintzen irteeran Aitor Ugartemendia eta Aitor Gartzia........ a ze parea....... NO KOMENT!!!!
Goizeko 10:30tan jo zuen etxeferoak eta benga korrika egitera!!!!!!!!! hasera batean ideia bi artista hauekin joatea zen denbora guztian, bainan lehennego 200 metrotan galdu nituen eta aurrera egin nuen, erlojuari begira eta lehen 2km-ak 4´40"/km median egin eta gero azeleratu egin nuen eta hor heldu nintzen lasterketa erida 4´30"/km-ko batazbestekoan, hemen ondo sentitu nintzen eta pittin bat azkartzea otu zitzaidan, hankak ondo zijoazten beraz aurrera..... Azkenengo 200 metrotan esprinta bota ta gero 1:32´49"ko denbora eginez oso gustora heldu nintzen helmugara. Nere denbora onenetatik oso urruti nago bainan beno ez daukat burua ez gorputza askoz azkarrago joateko beraz momentuan momentukoa, aspaldian ez bezela disfrutatu nuen eta horrekin geratzen naiz.

Gabonak datoztelaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!!!! Dedioro ta ni entrenatzea................ ea zeoze tajuzkua eiten deun!!!!!!!!!

TOPEEEEEEEEEEEEEEEERRRRRRRRRRRRRR!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario