2015/10/05

2015.... Zer esan... nola esan.....

Aupa pipol!!!!!!!!!

Bada denbora enuela idazten eta oraingoan behingoz ordenagailu aurrean eseri naiz, post bat idazteko asmotan. Izenburuak dioen bezala 2015. urtea!!!! Ez da pentsatu moduan irten..... kirol asuntutan!!!! Bizitzan hainbat esperientzia pasa ondoren aurten beste esperientzia bat tokatu da eta sekula ahaztuko ez dudana!!!!!

Ezkondu egin naizela!!! Nork esan behar zidan niri....... jajajajajaja (aspalditik ezagutzen nauzuenok badakizue zertaz hari naizen....) Egun ahaztezin bat igaro genuen gure lagunen eta familien ondoan eta ziur nago beti edukiko dugula gogoan egun hura. Gero bidai izugarri bat egin genuen Noruega aldera eta paisaiez daifrutatzeaz aparte jende izugarria ezagutu genuen eta esperientzia itzela izan zen.

Kirol denboraldia ez da atera espero bezala bainan beno zer egingo diogu ba...... ez zen nire momentua eta beno urte bukaerarte daukat orain pentsatu eta gauzak bere lekuan ezartzeko. Viennako maratoia Apirilak 12an izan zen eta han agertu nintzen azken bi hilabeteak ia entrenatu gabe lan asuntuak direla eta..... ala ere nire taktika mantendu nuen eta arrixkatu egin nuen, banekien enengoela 3 ordutik jexteko forman bainan egurra eman genion eta naiz eta lehen erdia 1:30´tan pasa............. bigarrenean maratoiak nire tokian jarri ninduen eta.......... azkenean 3:14´40"ko denbora egin nuen. Hori bai gero aste bete polita igaro genuen Vienna ezagutzen........ Gomendagarria benetan!!!!!!!!!


Viennakoa pasa eta gero Balentzirako apuntatu nintzen eta gogotsu ekin nion entrenatzeari, bainan hor etorri zen denboraldi osoa aldatu zuen eguna.... Abuztuak 8!!!!!!!!!! Lehengusuak "engañatuta" hor sartu nintzen ero kudarilla batean ta Lehen Santa Clara uharteko maratoia egin genuen........... maratoiko datuak honako esteka honetan ikus ditzakezue:

http://gabrielbeldarrain.blogspot.com.es/2015/08/un-maraton-en-la-isla-de-santa-clara.html

Hortik aurrera gainbera etorri da, bai fisikoki eta baita animikoki ere eta gauzak horrela lehengo astean nire aurtengo denboraldia amaitutzat ematea erabaki nuen. Buruak deskantsua eskatzen zidan eta hobe kasu egitea.......

Urte bukaera polita dut aurrean batere presiorik gabe disfrutatzea tokatzen da!!!!!!

Joango naiz kontatzen!!!!!!!!!!!!

Toperrrrrrrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario