2015/01/09

2014.... Urteko balantzea....3650km ta gero....

Aupa pipol!!!!

Enegola ahaztuta!!!! Bueno ba oraintxe eseri naiz ordenagailu aurrean eta 2014. urteko nondik norakoak kontatzeko asmotan naiz. Urtea ederki hasi genuen eta urteko helburuak ezarri nituen, 1engoa Mont Saint Mitchel Maratoia eta 2.a DOnostiako maratoia, lan asko egin behar izango nuela argi nuen eta egurrean ekin nion urteari. Ondo entrenatzen ari nintzela Idiazabalgo lasterketa bainon lehenago nire bizitzako berririk ederrena jaso nuen!!! Dena ondo bazijoan Irailan bikien aitatxo izango nintzen!!!! Momentu horretan dena ahaztu zitzaidan, karrera, maratoiak, dena.... Sekulako poztasuna nuen gainean. Erabaki nuen Mont Saint MItcheleko maratoia alde batera uztea eta 9 hilabete hauek Noeliarekin disfrutatzea, bainan ez zen gure urtea izango eta 3. hilabeteko ekografian ikusi genuen bikiak galdu genituela..... Egia esan sekulako golpea eta animikoki etxo un krixto geratu ginen..... Saiatzen nintzen entrenamentu errutina bat hartzen bainan ezin nuen, ez nuen gogorik.... honetan nintzela Aitor Garzia haundiak berotuta Urnietako Mendi Lasterketa egin nuen eta esperientzia bikaina izan zen!!!! Behar nuen txispa bueltatu zidala uste dut eta helburu bezela jarri nuen Zumaiako FLysch Lasterketa, mendian korrika hasi nintzen eta poliki poliki berriro ere burua zentratzen hasi nintzen.
Zentratzen hasi nintzenean urteko bigarren golpea.... Ekaineko bukaeran gure amarekin hospitalean ginela biriketako kantzerra diagnostikatu zioten eta pronostiko txarrekin....
Berri honek berriro erabat etxo polbo utzi ninduen eta erabat zentratu nintzen Donostiako Maratoian horrela amari lasterketa on bat eskeintzeko asmotan.
Flyscheko lasterketa ederki egin nuen eta hori eta gero buelta asfaltora eta egurra ematera!!!! Entrenamentu askotan etortzen zitzaidan amaren egoera burura bainan gogor ekiten entrenamentu guztiak egitea lortu nuen eta bitartean sekulako lasterketak egin ondoren hor aurkitu nintzen, Azaroaren 30an goizeko bederatzietan Donostiko Maratoiko irteeran!!!!


Karrera ez zen planeatu bezela irten bainan egurra emanda nire mara pertsonala hobetzea lortu nuen, metara iristean han nituen Anoetako gradetan etxekoak, sekulakoa izan zen!!! gure ama egotea nahi izango nuke bainan jada ez zegoen batere ondo, banekien distantzian nerekin zegoela eta horrekin sekulako subidoia!!!!!
Hemendik aurrera dena gainbera..... maratoia pasa eta atsalde horretan bertan amak esaten zidan ez zela batere ondo sentitzen eta handik aste betera joan zitzaigun gure ondotik.....Berriro ere lurjota!!!! Ez daukat hitzik sentitutakoa adierazteko...... benetan ez genukela inork horrelako momenturik pasa behar.....
Urtea nola ala bukatu genuen eta urte berriarekin berriro ere helburuak finkatuta daude, bizitza ez da geratzen inorrengatik beraz aurrera egitea besterik ez dago. Aurten dena ondo badoa Viennako Maratoia eta Balentziko maratoia egingo ditut.

Urte hau niretzat ahazteko modukoa izan da eta zuen laguntzari esker buelta ematea lortu dut eta hemendik etxeko guztiei, lagunei, egia esan gertu egon zareten guztioi ESKERRIK ASKO!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario