2014/11/26

Kartak banatuta.....

Aupa pipol!!!!

Izenburuak jartzen dun bezela Kartak banatuta daude jada, lanak eginda daude eta orain igandeko partida jokatzea falta da bakarrik.
Egun handirako 4 egun geratzen diren honetan azken bigarren entrenamentua egin dut, entrenamentu ona eta sentsazio earrak!!!!! Bihar egingo dut azken entrenamentua, errodajetxo bat oso oso lasaia eta lixto iganderarte deskantsatzera. Egun hauetan buruan eduki ditut prestakuntza honetako lehen egunak, ze mantso nindoan eta nola poliki poliki forman jartzen joan naizen. Batzuk nazkatuta edukiko zaituztet bainan ezagutzen nauzuenok badakizue nolakoa naizen eta ez dut hau egiten txapa emateko edota "errekonozimendu sozial" bat lortzeko. Holakoa naiz eta zuekin prestakuntza guztia partekatzea otu zitzaidan bere garaian eta bestebgauzarik ez banaiz, burugogorra naiz eta azken eguneraino jarraituko dut jejejejeje. Espero behintzat baten bati lagungarri izana nire errutinaren nondik norakoa, horrekin ni pozik.
Maratoian zentratuz azken egun hauetan dudak, minak denak datozte burura, marka bat ezartzen duzunean zure buruarengan presio bat jartzen duzu eta horrek lagundu dit askotan entrenatzen jarraitzera.

Askotan ikusi dut Iñaki Ochoa de Olza-ren erreskateko dokumentala eta lengoan ikusten nengoela bere esaldi batekin geratu nintzen, erderaz jarriko dut hobeto ulertzeko, "Lograr un ocho mil es ponerle la guinda al pastel, pero aunque no lo consigas te has comido todo el pastel"...... Nire kasuan 2:50' eko marka lortzea pastelaren ginda izango litzateke, bainan nik bakarrik dakit zer ikasi dudan prestakuntza honetan eta zertako gai naizen. Igandean salidan denbora helburu horrekin aterako nintzela ez nuen ezta nire amets onenetan ikusten eta sekulako poztasuna daukat prestakuntza hau egiteko gai izan naizelako.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet etxekoei nire monotema aguantatzeagatik, Marathoners taldekoei earki pasa degulako, Xabi O.O.-ri gregario lanak egiteagatik (lasai kubierta bat oparituko dizut bai jejejejeje) eta egia esan denei eman nahi dizkizuet eskerrak, zuen aholkuak, ideiak, animoak eta iritziak nirekin komentatzeagatik.

Krixtonak zeate!!!!!! Segi holaaaaaa!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario