2014/11/12

BSS 50!!!!!! Unkigarriena...

Gaurkoan nire Behobia Donostia karrera kontatzeko idazten dut. Aurten bakarrik joatea erabaki nuen eta gehienbat nire gauzetan pentsatzeko, prestakuntzaren nondik norakoak aztertzen, egoera pertsonala, etxeko gauzak, azken finean nire paranoiak.
Hor agertu nintzen Behobian txinoetan erosi nun pontxo batekin eta kafetxo bat hartzea erabaki nuen...... Nik uste nuen "lastre" guztia etxean utzi nuela bainan..... Hor egin nuen komunera azken bixita. Behin fin fin jarrita beroketarekin hasi nintzen eta urtero bezela Berru handiarekin geratu nintzen pixkat berotzeko, ala ere hizketan hasi eta azkenean irteera gunera joatea erabaki genuen, han karrera nola joango zen hitzegin eta gero bakoitza berera, biak 1:20 denbora jetxi nahi genuen eta egurraaaaa!!!!! Ni fuerte sentitzen nintzen eta aurrera egin nuen. Karrera buruarekin hartu nuen eta argi neukan Gaintxurizketa eta Mirakrutz lasai igo behar nituela eta beste ibilbide guztian zapatiller!!!!!
Bidean animo ikaragarri jaso nituen eta ez dut inorren izena jarri nahi batenbat ahaztuko zaidalako eta hemendik esan denei sekulako indarra ematen dutela eta nere eskerrik beroenak denentzako.

Ala ere aurtengo Behobiak bi momentu unkigarri izan ditu niretzako, lehena Kursal parean tokatu zitzaidan han zeuden nire Noelia maitia eta nire Arreba Itziar nire bi ilobekin!!!!! Etzait inoiz ahaztuko arrebari emandako bosteko hori!!!!!!
Behobia hontan pertsona bat izan dut denbora guztian buruan eta karrera amaitu nuenean bera, han besarkatzeko ez egotea faltan bota nuen bainan gero etxean, sekulako muxua eman nion gure Felixiri!!!!!! Prestakuntza honetan beti daramat buruan eta ez dakizue zenbat laguntzen didan gogorik gabe nabilenean,nekaturik nagoenean, edozein bajoi momentutan...
Aurtengoa oso berezia izaten ari da eta inoiz ez bezela disfrutatzen nabil, gutxienekoa den arren azkenean 1 ordu 16' eta 45" tan bukatu nuen 2014ko Behobia.
Maratoirako 2 aste terdi geratzen diren hontan hankatxo hauei egurra ematea tokatzen da eta maratoiaz disfrutatzera!!!!!!!

Berriroere eskerrak denei eta bereziki etxeko guztieiiiiii zuek gabe ezingo nuke horrela disfrutatuuu!!!!!! Jarraitu horrelaaaaa!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario