2014/11/05

Eta poliki poliki ailegatzen ari garelaaaaa......

Hementxe gaude, maratoirako 4 aste falta diren honetan..... Urruti geratzen uztailaren 21 hura, nire laugarren maratoia egiteko bidea hasi nuen eguna. Lehen urte erdian ezin izan dut zentratu hainbat gauza direla eta (beste post baterako utziko ditut) baina Zumaiako Flysch traila egin ondoren argitu nuen burua eta Donostiako Maratoia jarri nuen jo puntuan. Iaz 3 ordutik jextea lortu nuen eta aurten helburua zailtzea otu zitzaidan eta 19 asteetako ibilbide luzea antolatu nuen dena marka hobetzeko helburuarekin.... Azkenean marka bat jartzeak zure burua entrenamentuetan presionatzeko bide ederra delakoan nago, batzuk etzeate ados egongo baño bakizue pertsona bakoitza mundu bat da. Aste honetan Behobia-Donostia karrera dugu aurrean eta sekulako festa dugu aurrean, 30.000 pertsona, bakoitza bere helburuarekin, bere historiarekin, bere motibazioekin. Sekulakoa iruditzen zait horrenbeste jente juntatu ahal izatea denak korrika egiteko eta aldi berean festa disfrutatzera gonbidatzen zaituztet!!!!!!!
Nire paranoietara itzuliaz jada 4 aste besterik ez dira geratzen maratoirako, kirioak dantzan hasita dauzkat eta beno eskerrak oraindik entrenamentu ugari gelditzen diren eta burua okupatuta edukiko dudan. Maratoirako bide honetan nire markak hausten jarraitzen dut, Urriaren 26an Donibane-Hondarribi erdi maratoia egin nuen eta nire maratoi erdirik hoberena egitea lortu nuen 1:23'15" eginez, ibilbidea sekulakoa da, paisai ezin hobeak, bainan era berean oso gogorra eta atera zuen egun beroak ez zuen batere lagundu!!!!! Bañon ahal genuen bezela amaitzea lortu genuen eta 33. Postuan amaitzea lortu nuen (Akojonatuta nabil azken aldian nire sailkapenekin) , uste dut nire portaleko lehena ailegatu nintzela asike earra!!!!!!!
Entrenamentuei begira hurrengo astean 32km-tako testa daukat aurrean eta entrenamentu horretan pentsatzen ya nerbioso jartzen naiz..... Egia esan entrenamentu bat bezala hartuko dut ze aurretik egindako test-ek sentsazio earrak utzi dizkidate eta ez dut test honekin sentsazio hoiekin akabatzea nahi......
Aste honetan Behobian hainbat andoaindar juntatuko gara eta hemendik denei ZORTE ONA opa nahi diet!!!!!!! ANIMO TA EGURRA!!!!!!!

TOPERRRRRRR!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario