2014/08/15

Buelta "Normalidadera"

Aupa jente!!!!!!!!!!!!!!!!!

 Gaurkoan esnatu eta europako atletismo txapelketak ikusten nago eta orduan etorri zait burura...... HOSTIA BLOG-a!!!!!!!!!!!! Ta beno batzuek irakurtzen duzue ta beno ba idatzi beharrean nagoela uste dut.
   Ba beno maratoiko prestakuntzan poliki poliki sartzen noa eta ematen du gauza ondo doala, ez dut pirarik egin eta astean 5 egunetan korrika egitera joaten naiz, hurrengo astetik aurrera 6. egun bat sartzera noa eta gauzak serio jartzen direla uste dut.... Planning-a begiratzen erritmo biziak datozte entrenamentuetara eta egia esan beldur pixkat ere badut.

 Orain arte urtea oso irregularra izaten ari da, ez ditut 3 hilabete jarraian korrika serio egiten egin eta badaukat gogoa benetan egurra eman eta zeozer ondo prestatzeko, dena ondo badoa aurtengo Donostiako maratoian dena emateko prest egongo naiz eta nire marka hobetzen saiatzeko asmoa dut.


  Urte hau arlo pertsonalean ez da oso ona izaten ari, nire bizitzan jaso ditudan notizi txarrenetariko bi jaso ditut eta gauza hauek benetan afektatzen dutela denetarako, uste dut jada buelta ematen hasi garela eta beno korrika egiteak ederki lagundu dit honetan. Aurten mendi lasterketak ere probatu ditut eta oso politak izan arren uste dut ni asfaltoko animalia naizela..... Bainan ala ere urtean 3-4 karrera sartzekotan nago hemendik aurrera.

  Nire penak eta txapa bota dizuet eta ez aspertzea espero dut, orain beste lagun batzuekin Donostiko maratoia prestatzen ari gara eta taldetxo bat dugu Guatxapean gure entrenamentuak komentatzeko eta beno par pixkat egiteko, badakizue penak konpañian hobeto ematen direla eta egia esan entrenatzera ateratzeko ere balio du. Norbaitekin gauzak komentatu eta korrikaren saltsa honi bizipoz pixkat ere ematen dio.

   Hurrengoan karreren kronikatxo bat ere egingo dizuet, Oso ondo izan pipol!!!!!!!!!!!!!!!

TOPERRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRR!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2 comentarios:

  1. Aupa Hi, etorriko dituk hobeak, egon ziur. Eutsi gogor ta eman eurre.
    Astiarra Power.

    ResponderEliminar
  2. Besteik etzeok!!!! Egurra!!!!!!!!!!!!

    Toperrrrr!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar