2014/01/16

2. astea................ Poliki poliki kiloak jexten

Apa pipol!!!!!!
Hementxe nau berriro ere ne paranoyekin, Frankfurteko maratoitikan "barra libre" egin dut bai janariarekin eta baita edariarekin ere..... horren emaitza kiloak hartu eta hartu ibili izana da, azkenian 10 kilo inguru hartu ditut eta orain Maiatzak 25a arte daukat hori guztiak jexteko eta oraingoan dena ondo badoa bi kilo geixeago jextea gustatuko litzaidake... Ea gorputzak nola erantzuten duen.
Bigarren astea hasi dut eta beno oraindik kosta egiten zait korrika egitea bainan asuntoa hobeto doanaren sentsazioa dut, azkenean egia izango da hankek memoria dutela eta egia esan erritmo errespetagarrietan egiten ari naiz errodajeak eta beno askorik sufritu gabe egia esan.

Lehen aste hauetan okerrena eramaten dudana gimnasioko lana da.... lehen hilabete terdian bi aldiz astean gimnasiorako bidea egiten dut bertan pesak egiteko.... egia esan etzait batere gustatzen zati hau bainan beno pasa beharreko fasea da eta dena ondo badoa eta buruak ez badit fallatzen prestakuntza hau %100ean perfektu egin nahi dut....
Oraindik konpetitzea urruti geratzen dela uste dut bainan urtero bezela espero Idiazabalgo krossa egiteko aukera eduki nahiko nuke, karrera ederra iruditzen zait, zirkuitu gogorra eta hiru buelta zirkuituari..... Iaz lehengusuarekin batera sartu nintzen eta aurreko egunean egindako poteoa ikusita nik uste karrera ona izan zela.
Espero dudana aurten ere Gazta zati bat tokatzea da, sekulako subidoia izaten da karrera amaitu ta gero zeozer eramatea etxera!!!!!

Bigarren astearen erdia geratzen zait aurrean eta ya 17km-tako errodaje bat tokatzen da.... hurrengo astean jada 20 kilometrotara igotzen da errodaje hau.... pixkat beldurtuta nago bainan beno gogor egingo diot buruari eta egurra!!!!!!!!!!!!!!

Ondo segi pipol!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario