2014/01/07

1engo astea...... GOGORRA!!!!

Aupa pipol hasi dugula 2014. urtia ta hemen naiz berriro nire paranoyekin...... Aurten ere bi maratoi egiteko intentzioarekin hasiko dut urtea, lehenengoa Frantzia aldean izango da Mont Saint Mitchel maratoia ain zuzen ere eta bigarrena etxean, Donostiako maratoia.
Gabonak pasa dira eta puffff sartutako janari eta alkohol guztik oain botatzeko garaia da..... kostako zait bainan gogor egingo dut lan hortarako!!!!! Urte zaila daukat aurrean dagoen krisiarekin langabezian jarraitzen bait dut bainan oraingo honetan inolako laguntza ekonomikorik jaso gabe, beraz aurrezkietaz tiratzea tokatuko da eta zapatillen gastua murriztu beharko dut asike gangarik ikusten baduzue azkar esan!!!!!!!!!!!! jejejejeje
Beste prestakuntzetan garrantzi askorik eman ez dizkioten hiru gauza egingo ditut prestakuntza hauetan, ea gai naizen xuxen xuxen ibili eta egiteko, bata abdominalak, bestea luzaketak eta azkenik karrera teknikari ere txokotxoa egingo diot...... kontatuko dizuet nola dijuan asuntua......

Abenduak 15etik batere korrikarik egin gabe nabil eta egia esan sekulako gogoak ditut berriro ere nire errutina hartzeko eta egurra emateko iaz hainbesteko poztasunak emandako hanka xahar hauei!!!!!!
Atzo nire korrikako datuak ikusten sekulako sustoa hartu nuen..... iaz 3.455km korrika egin nituen!!!!!!!!!!! Nork esan behar zian niri orain dela bi urte nire lehenengo maratoia egingo nuela erabaki nuen egunean hainbeste kilometro egiteko gai izango nintzenik......
Gaur hasi dut nire lehen prestakuntza, 20 aste ditut aurretik egurra emateko, aste hauetan, hainbat eta hainbat emozio sentituko ditut eta hemendik kontatuko dizkizuet eta espero zuen animoekin momentu zailak errezago jasan eta aurrera egiteko indarrak jasotzea......

URTE BERRI ON DENEI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario