2013/11/07

BMW FRANKFURT MARATHON!!!!!!!!!!!!

Denbora ugari pasa da 2011ko azaroaren 27tik... Zergattik data hau eta ez beste bat esango duzue, data horretan Donostiako maratoia izan zen eta lehendabiziko aldiz hango giroa bizitzeko aukera izan nuen. Egun hartan ez nintzen askorik nekatu maratoia Xabier Berrueta handiari segika eta honek behar zituen edari eta janak ematen egin bait nuen, hori bai bizikletan..... Baina maratoi honek kirol honi buruz nuen ikuspuntua erabat aldatu zidan eta nere buruari zin egin nion hurrengo urtean nik egingo nuela.
Behin horrela ia 2 urte pasa dira eta orain dela 10 egun nire 3. maratoia egiteko zortea izan dut, hau gainera kanpoan egiteko aukera izan dut, Frankfurt-en alegia, dena desberdina izango zenaren zantzua nuen buruan bueltaka eta hala gertatu ere.

Urriak 25ean Loiun abioia hartu genuen nire aita eta biok Frankfurt-era bidean, dena ederki joan zen eta hotelera 22:00tan iritsi ginen, maletak zeuden bezala utzi eta lotara joan ginen zuzenean hurrengo eguna luzea izango zela bagenekien eta deskantsatu beharra genuen. Urriak 26an iratzargailuak 7:30tan jo zuen eta gosaltzera jetxi ondoren dena prestatu eta dortsalaren bila joan ginen, Alemanian geunden eta hizkutzarekin arazoak izango genituela uste nuen baina batere ez.........(Ingleseko klaseak amortizatu ditut bai jejejejeje). Dortsala hartu korrikalariaren azokan pixkat saltseatu ondoren bazkaltzera joan ginen, bazkaldu ondoren ibilbidearen nondik norakoak aztertzen ibili ginen aita eta biok eta maratoiko eguna erabat ondo planteatu genuen..... Atsaldea ere azkar pasa zen eta goiz goiz lotara hurrengo egunean goiz altatu beharra bait zegoen....

Heldu zen egun handia egindako entrenamentuei saria emateko unea, eguna eta tokia aspalditik lotuak zeuden beraz hankei egurra ematea besterik ez zen geratzen, nere esku zegoen guztia egina zegoen orain azken esfortza geratzen zen. Marka ere jetxi nahi nuen eta 3 ordutako muga jeixtea zen helburua, eguna ez zen batere polita atera, sekulako haizea egiten zuen eta euri zaparrada mardulak ere erortzen ziren, honi lotuta hotzak ere bere agerpena egin zuen egun alu horretan. Alua diot klima ez bait zen batere lagungarria markak hobetzen pentsatzen hasteko ere......

Irteerara iritsi ginen 14.000 pertsona korrika hastera gindoazen, a ze eromena, irteera denboren arabera antolatuta zegoen beraz aurrekaldetik jartzea lortu nuen, irten bainan lehenago jarri zuten azken abestia "Ehhhhh Macarena" izan zen eta beno irrifar baten aldegin zidan...... 42 kilometrotan azken irrifarra izango zen.


   Behingoz hasi ginen lanean hankak ederki zihoazten, oso fuerte eta sentsazio oso onekin, kilometroak jaten hasi nintzen 4´/km-ko erritmoa mantenduz, banekien erritmo azkarra zela niretzako bainan komodo jarraitzen nuen bitartean horrela jarraitzeko asmoa nuen. Indarrak 25. kilometrorarte iraun zuten eta beno hemendik aurrera banekien nire buruaren aurkako burruka itzela izango zela. Eta ala izan zen ordurarte ez nintzen konturatu ez haizeaz, ez hotzaz eta ez euriaz ere bainan hemendik aurrera kontra zetorren edozein haize ufadak erabat geratzen ninduenaren sentsazioa nuen...... Kilometro zailak izan ziren, benetan sufritutakoak bainan egun hura zen aukeratutakoa, Frankfurt-en nengoen, agian ez naiz inoiz bueltatuko eta marka hobetu beharra nuen. 

Nire burua gogortu eta egin nezakeela sinesten hasi nintzen eta helmuga ailegatzearekin motibatzen hasi nintzen, horrela bigarren maratoi erdian 4´20"/km-tako erritmoa mantentzea lortu nuen honela 3 orduko muga ondo jetxiko nuela banekien eta azken 200 metroak benetan bihotzrekin egin nituela....... 

Orduan etorri zitzaizkidan burura jende guztiaren animoak,entrenamentuak, etxeko erreginak aguantatu duena, familiak nire txapak nola aguantatu dituen, milaka bizipen eta azkenik nire aita han zegoela niri laguntzen ere buruan nuen...... Agian exaeratua irudituko zaizue bainan esaten dute hiltzera zoazenean zure bizitza osoa ikusten duzula aurretik pasatzen ba nik 200 metro horietan zuek denak ikusi eta sentitu zaituztet!!!!!!
Amaitu nuen maratoia 2 ordu 56 minutu eta 51 segundu behar izan nituen bukatzeko, SEKULAKO SUBIDOIA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

BENETAN ESKERRIK ASKO DENOI!!!!!!!!!!!!!!!








P.D.: Urte bukaerarte helburu berriak pentsatzen egongo naiz, beraz norbaitek ideiaren bat badauka bota lasai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario