2013/10/24

Allatu da orduba!!!!!!!!!!!!

Hementxe nago nire azken entrenamentua eta gero zearo nerbioso jejeje, post honen izenburuak dioen bezela heldu da orduba, zeinek esango zidan niri aurten bi maratoi egitearen erronkako azken txanpara horrelako konfidantza eta gogoekin allatuko nintzenik....

Pasa den igandean inoiz pentsatuko enuen marka lortu nuen donostiako 15km-tako klasikan, 57´56"tako marka, niretzako sekulako marka, honek konfidantza eman dit nire hanketan.

Konfidantza ez da oso ona izaten horrelako frogetan eta dosifikatzen jakin beharko dut, lana ondo egin dudanaren sentsazioa dut eta ez dakizue zer nolako subidoia suposatzen duen sentsazio horrek. Azken finean egiten duguna gustoko dugulako egiten dugu eta hori argi edukitzekoa dela uste dut.




Igandean egindako lanari azken ginda jartzea tokatuko da eta prest nago gertatzen dena datorren bezela onartzen, 3 orduetako mugatik jextea izango da nire helburua, badakit helburua ez dela batere erreza izango lortzeko bainan saiatu eta dena emango dudanaren zalantzarik ez dut, beraz pasatakoa datorren bezela hartu eta disfrutatzea tokatuko da.

Argi dut ez diodala inorri ezer erakutsi behar eta nire burua gustora sentiaraztea da nire helburu handiena, atzerrian egingo dudan lehen maratoia izango da eta ziur sekulako esperientzia izango dela, gañera maratoia egin eta gero aste beteko "errekuperazio" denbora izango dut nire bidakide izango da nire aita eta ziur nago ederki pasako dugula. Handik Urdapilletatarrak pasa direla konturatuko dira bai!!!!!!

Urriak 27a izango da egun handia, goizeko 10:30tan habiatuko gara eta 13:29tan heltzea la reostia izango litzateke, ya ez dago ezer egiteko egurra ematea besterik ez beraz, TOPERRRRRRRRRRRR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! 

4 comentarios:

  1. Zorte on opa dizut animal!!!

    ResponderEliminar
  2. Zorte on makina, adi egongo naiz, eta zihur zure helburua lortzen duzula!!!!

    ResponderEliminar