2013/10/17

TIC TAC TIC TAC........¿¿¿BOOM???

Aupa pipol!!!!!!!!! Zemouz gea??? ni hementxe nabil, langabezian egote honek baditu bere gauza onak eta denbora librea aprobetxatuz donostitik 2 ordutako paseo bat eman dut. Paseo hau bakarrik emateak pentsatzeko aukera eman dit. Hurrun geratzen da 2013ko Ekainaren 3 hura non Frankfurteko maratoirako prestakuntza hasi nuen, gora behera gehien eduki ditudan prestakuntza izan da hasera batean enuen batere argi ikusten bigarren maratoi hau egitearen ideia.... Udara oso gogorra da entrenatzeko eta gogor egin behar izan diot buruari eta ekinaren ekinez hasera bateko sentsazio txar horiek erabat ahaztu ditut eta erabat motibatuta nabil 3 orduko marka jexteko. Badakit oso zaila izango dela bainan nik nere aldetik daukadan guztia emango dut eta gero gerokoak, pasatzen dena pasatzen dela oso gustora egongo naiz nere buruarekin, bidean izan ditudan oztopo guztiei gailendu eta honelako konfiantzarekin maratoi batera ailegatzea ez da batere lan errexa!!!!!
Azken hilabetean sekulako indarra atzeman dut hanketan eta egia esan inoiz pentsatu ez nituen markak lortu ere bai, 30-32km tako korrika saioak 4´15"/km tako median sartu ditut eta gañera korrika saioa erabat indartsu amaituz!!!!! Asteburu honetan prestakuntzako azken txanpa izango dut aurrean, donostiako klasika!!!! PIllo bat gustatzen zait 15km tako karrera hau amaiera Anoetako estadioan bait du eta izugarri polita da, gañera karrera berdinean Arreba eta Koñatua edukiko ditut "arerio" bezala eta horrek ere motibatzen du egia esan,
Lehengo astean ere Zakila bira famatua egin nuen eta ikaragarri ondo!!!!!!!!!! 1:20´39" tan 20km tako ibilbide gora beratxua egin nuelarik, sekulako subidoia!!!!!!!!!
10 egun falta dira aurtengo bigarren hebururako!!!! Kirioak gora doazte eta egunero gorago joango direnaren ustea dut...... Kirio hauek kontrolatzen ikasi behar dut gero karreran hauek emandako plusa erabiltzen eta kudeatzen jakiteko. 
Azken egun hauetan interneten jende izugarria aurkitzen ari naiz, hauetako bat Victor Tasende haundiya!!!!!!!! Bere historioak sekulako indarra ematen du egurra ematen jarraitzeko!!!!!!!!!!!! Hemen uzten dizuet bere historia, orain dela bi aste Calellako Challengea amaitzea lortu zuen!!!!!!!!!! Sekulako artista tipoa!!!!!!!!!!


Toperrrrrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario