2013/10/01

Azken entrenamentuak.............

Aupa pipol!!!!!!!!!!!!

Hementxe nagola berriro ere!!!!!!!!! Igandean sekulako marka egin zuen Wilson Kipsang keniatar atletak munduko maratoi errekor berria ezarri zuen 2 ordu 03´23" tan...... Sekulakoa!!!!!!!! 2´55"/km-tako erritmora egin zituen 42km eta 195 metro...... Ezinezkoa dirudi baina nahiz eta genetika earra izan ez dut imajinatu nahi zenbat kilometro eta zenbat lan dagoen errekor horren atzetik, beldurra ematen dit pentsatzeak ere!!!!!
Hau ikusitakoan idazteko gogoa sartu zitzaidan eta gaur denbora piskatxo bat atera eta nere gogoetak kontatuko dizkizuet. Ziur nago Wilson Kipsang eta Ghaleb Jaradat ez direla beraien artean inoiz ezagutuko eta biek dute beren garrantzia aurtengo Berlingo maratoian, baten  garrantzia egindako markan oinarritzen da eta bestearena 75 urte baño gehiago edukita maratoi bat egiteko gai izan da eta horrek ere bere meritua dauka. Bien artean 27.500 pertsona baino gehiago pasa ziren helmugatik bainan ziur nago biek beren bizitzako momentu gozoenetan gordeko dutela aurtengo maratoia.

Hau da maratoiaren handitasuna!!!!!!! Bakoitzak bere helburuak lortzeko egindako lanaren konpentsazioa bilatzen du eta hori maratoiarekin lortzen dugu, bakoitza bere mailan irabazle sentitu gaitezke behin helmuga pasa eta gero. Azken 195 metro horiek ahaztezinak dira eta urteetan eta urteetan gogoratuko ditugun oroitzapenetan egongo dira!!!!!!!!!!! Garrantzitsuena nire ustetan bakoitzaren helburua lortzea da, batzuk marka, beste batzuk gozamena, beste batzuk beren gorputza frogatu, bakoitza bere asuntuarekin pozik sentitzea da garrantzitsuena eta egindako lanak bere saria emanten du eta sentsazio horrek sekulako satisafakzioa ematen du!!!!!!!!! 

Beno nere paranoiak amaitu ditut, jejejejeje, nire prestakuntzan zentratuko naiz orain, udaran oso oso gaizki sentitu arren buelta eman diot asuntuari eta inoiz bainon hobeto nagoela uste dut, 4 aste geratzen dira egun handirako eta jada lanak bukatzen ari dira eta maratoiaz disfrutatzea besterik ez zait geratuko. Bi aste hauek oso garrantzitsuak dira prestakuntza batean, hemen erritmoa zorrozten joan behar da eta azken bi asteetan bolumena jeitxi eta ahalik eta gehien deskantsatu behar da maratoira frexko frexko ailegatzeko.

Aste honetan berriz bueltatzen naiz konpetiziora, oraingoan Zakila Bira izango dut aurrean 20km.tako ibilbidea duen Zumaiko karrera gogorra!!! Egurra eman beharko diet hankei bainan saiatuko naiz ahalik eta hobetoen egiten eta behintzat saiatu beharko dut!!!!!!!!!!!!!!

Toperrrrrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario