2013/09/10

Puntilloa hartzen???

Aupa pipol!!!!!

   Zemouz gabiltza? Hementxe nago ni berriro ere ne paranoyekin.... Frankfurteko maratoirako gutxiago geratzen da eta beldurra, ezinegona, irrika, gogoa.... hainbat eta hainbat sentsazio datorzkit burura eta hauek sentitzea da korrika egitearen zergatia. Esango duzue, orain hau zertara dator? Bainan gaur entrenamentu normal normal bat egin dut eta sekulako subidoiarekin heldu naiz etxera eta ez da izan ez egindako kilometraeagatik ez egindako denboragatik baizik eta korrika egiten munduan dauden arazoetatik aldegin eta sekulako poztasuna sortzen dit eta zuekin elkarbanatu nahi nuen.

   Azkenaldian interneten tipo bat "ezagutu" dut, Valenti SanJuan izena du eta bere entrenamentuak bideoz grabatzen ditu eta denentzako youtuben jartzen ditu eta sekulakoa da, erakusten du nola pertsona batek amets bat duenean eta hori lortzeko duen guztia ematen duenean edozer gauza lortu dezakela eta hori sekulako ikastaroa da eguneroko bizitzarako.

   Argi dago askotan ahaztu egiten dugula hau hobby bat dela, gure markak hobetzeak itsutu egiten gaitu eta askotan ondo dago gure haserako entrenamentuak bisualizatu eta zergatik hasi ginen hontan gogoratzea, horrela gure gozamena ziurtatuta dago.
   Txapa hau eta gero Frankfurterako nire entrenamentuen nondik norakoak kontatuko dizkizuet, 7 aste geratzen dira eta jada puntua hartzen joan beharra dago bai edo bai...... Ez nituen denak nirekin ze haserako entrenamentuak ez zidaten batere konfidantzarik ematen bainan azken hilabete honetan uste dut puntua hartzen noala poliki poliki...... Hasera batean Frankfurten 3 orduetatik jexteko intentzia dut eta horretarako entrenatzen ari naiz, saiatu saiatuko naiz baino lortu ala ez hori egun berdinean ikusi beharko dugu,,,,,

Azkenaldian sekulako subidoiak hartzen nabil ze jada bi tirada luze egin ditut eta inoiz baino azkarrago egitea lortu dut azkenengoan 29km 2 ordu eta 4 minututan egin nuen 4´18"/km tako media lortuaz...... Nork esan behar zidan niri hainbeste korrika egingo nuenik....... Hau sekulakoa da!!!!!!!!!!!!!!!
Astean 6 egun entrenatzen nabil eta 100km eginez, haseran gogorra egin zen bainan orain astean ez baditut 100km egiten gaizki sentitzen naiz nire buruarekin....... Nire Areto Futboleko garaietan korrika egitera bidaltzen gintuztenean arbolen atzean gordetzen nintzela jakingo bazenute...... jajajajajaja
   Beno pipol!!!!!!!!!!!!! Oso oso ondo segi eta gogoratu bakoitze bere ametsen jabe da eta bere barruan ditu amets hori egia bihurtzeko baliabide guztiak!!!!!!!!!!!!!!! 

Toperrrrrrrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario