2013/08/16

"Oporrak"

Hemen geala berriro ere txapa ematen!!!!!!!!!! Pixkat utzita neukan tema bainon berriro ere bueltan naiz. Jada aspaldi hasi nuen Frnakfurteko maratoirako bidea eta bazen garaia nere nondik norakoak kontatzeko. Prestakuntzak normalean 20 astetakoak egiten ditut eta jada 10. astean noa, orain arteko asteak ez dira oso ondo joan kirol aldetik begiratuta bainan psikologikoki sekulakoak izan dira!!!! Oporrak, parranda eta relax denbora eduki ditut eta ederki aprobetxatuta egon dira, ez gara profesionalak eta guazatxo hauetaz ere disfrutatu beharko dugu jejejejeje.
Kirol aldetik ez naiz bestetan bezain ondo sentitzen eta nik uste dut opor hauetan hartutako 5 kiloek zerikusi handia dutela bainan poliki poliki botatzen ari naiz 5 kilo horiek eta hobeto sentitzen ari naiz, poliki poliki erritmoak bizitzen doaz eta sufrimentuak hasi dira....... oraindik 2 kilo jetxi beharra dauzkat eta espero hortik aurrera hobeto ibiltzea espero dut.
Frankfurterako maratoirako  bi hilabete geratzen dira eta helburua 3 ordutik jextea izango da, helburua erabat anbiziosoa da bainan Gasteizko Maratoia eta gero ikusi nuen marka nire hanketan dagoela bainan argi daukat lan ikaragarria egin beharko dudala.......
Argi daukat ordea lehen helburua maratoia amaitzea izan behar duela eta gero gerokoak, gañera maratoia eta gero aste bete edukiko dut Frankfurteko gastronomia dastatzeko eta bertako zuku goxoekin gozatzeko beraz maratoia ondo amaitu beharra dago!!!!!!!!!

Prestakuntzaren erdia eginda daukat eta hurrengo asteetako entrenamentuak begiratuz esan dezaket orain datorrela benetako kalitate saltoa...... A ze entrenamentuak!!!!!!!!! Erabat kikilduta nabil!!!!!!! Egurra eman beharko diegu hankei eta ez dago atzera bueltarik....... Harek zioen bezala: "Inork ez zuen esan errexa izango zenik".
Hurrengo asteko entrenamentuak ondo egiteak sekulako morala emango lidake geratzen diren 10 asteetarako eta toperrrrrrrrrrrrrrr ekin beharko diot!!!!!!!! Ea eguraldia pixkat frexkatzen hasten en Irailarekin batera ze bero honekin korrika egiteak sekulako meritua dauka......................

No hay comentarios:

Publicar un comentario