Maiatzak 12, goizeko 6:15tan
mobileko alarmak sekulako ezustekoa eman zidan eta ahal den moduan esnatu eta
Noelia esnatu gabe (beno hortan saiatu nintzen bañon….) jantzi eta hor noa
gosaltzera. Martin Fiz izena duen maratoiko hotel ofizialean giñen eta ni
bezala zebiltzan hainbat korrikalari aurkitu nituen hoteleko bufetean. Normalean bufeta inork bañon hobeto probesten
dut bainan oraingoan zaintzea tokatzen zen, zerealak, tostada batzuk eta
intxaur batzuekin yogurtxo bat gosaldu ondoren hoteleko sofan etzan eta Aitor
Ugartemendiari itxoiteko garaia heldu zen, hemen musika apur bat jarri eta
karrerarako mentalizatzen hasi nintzen poliki poliki. Aitor Ugartemendiak
hoteleko bufet-a dardarka utzi ondoren bizikleta montatu genuen eta hor joan
ginen irteera aldera.
Irteera gerturatzen ari zela
urduritasuna ere gorantz zijoan, taktika argi neukan, 3 orduko erbiarekin
maratoi erdirarte joan eta gero ahalik eta gutxien galtzea bigarren erdian,
honela 3 ordu 10 minutuetatik jexten saiatu. Eguraldia ederra zen korrika
egiteko, frexkoa, haizerik ez eta euririk ezta ere, alde horretatik ez zegoen
ezer esaterik. Dena hórrela zela krema ondo eman eta hor ekin nion nire
bizitzako bigarren maratoiari. Haseran 3 orduko erbiaren ondo ondoan jarri
nintzen eta nor aurkituko han eta Joseba Beloki txirrindulari ohia, harek
markatzen zion erritmoa erbiari bainan kilometro batzuk pasa ta gero Aurrera joatea
erabaki nuen beste hiru korrikalarirekin. Egia esan komodo nindoan 4´15”/km-ko
erritmoan bainon argi neukan ezin izango nuela erritmo berbera mantendu 42
kilometrotan horregatik taldetxo horretan joan nintzen 23. Kilometrorarte eta
hor hasi zen nire maratoia.
23. kilometrotik Aurrera bakar
bakarrik joan nintzen eta zirkuituak ez zuen batere laguntzen buelta asko
ematen dira hiriaren kanpokaldean eta buruz gogor ibili behar da erritmoa
mantendu eta ez behera etortzeko. Hor etorri ziren burura urtean zehar eginiko
entrenamentuak eta burua altxa eta egurra ematea besterik ez zitzaidan
geratzen. Hemen hasi nintzen erlojuari begira eta egingo nuen markari bueltaka,
oraindik asko geratzen zen eta bajoiaren itzala oso luzea da eta nire buruan
tokitxoa egiten joan zen…… Poliki poliki kilometroak erortzen joan ziren eta Aitorrek
bizikletatik esaten zidan zenbat geratzen zitzaizkidan. Dena horrela zela argi
ikusi nuen azken 8 kilometrotan ez banuen sekulako bajoirik edukitzen 3 ordu 10
minututik jetxiko nuela beraz animoa gorantz joan zen, maratoiak buelta asko
ematen ditu eta juxtu momento berean etorri zen bajoitxoa 38., 39. Eta 40. Kilometroetan
erritmoa nahiko jetxi nuen 4´45”, 4´51” eta 4´46” tan eginez hiru kilometro
horiek….. bi kilometro geratzen ziren amaierarako eta hortzak ederki estutu eta
egurra!!!!!!! Azken kilometroetan erritmoa berreskuratu nuen eta azken kurban
kornometroa begiratu eta 3 ordu eta 5 minututtik jetxiko nintzela ikusi nuenean
sekulako poztasun batek bete zuen nere burua eta azken rekta ederki gozatu
nuen!!!!!!
Amaitu nuen maratoia 3 ordu 4
minutu eta 21 segunduko denborarekin, sekulako marka niretzako!!!!!!!!!!!!!
Ezin sinetsi nebilen eta masajetxo bat jaso ondoren ospakizunen garaia heldu
zen. Ederki entrenatu dut hilabete hauetan eta argi nabaritu zen karrera osoan,
hemendik eskerrak nerekin egon diren guztiei!!!!! Batez ere eskerrak lehenik
eta behin etxeko erreginari honek dauka aguantea honek!!!!!!!!!!!!! Eskerrik
asko!!!!!!!!!!!!!! Aitor eta Leireri ere Eskerrik asko!!!!! Zuek Gabe ez zen
posible izango!!!!! Jose Antonio mixterrari ere eskerrik asko hor egon bait da
nire duda guztiak argitu eta konpontzen saiatzeko. ORAIN FRANKFURT IZANGO DUT
BURUAN ETA TXAPA EARRA SARTUKO DIZUET ASIKE JUN PREPATZEN!!!!!!!!!!!!!!!!
TOPERRRRRRRRRRRRRR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario