2013/04/10

Hilabete bat urteko lehen maratoirako......

Aupa pipol!!!!!!!!!!! 
Hementxe naiz bueltan......... pixkat abandonauta eukiet bloga.... bakizue gaur egun lanik gabe nago eta denbora librea soberan edukiko nuela uste nuen bainan juxtu kontrakua...... egunan 24 orduk motzak eiten zaizkit, hau da marka hau!!!!!
Sarrera hau aprobetxatuko dut 2013. urteak orain arte eman dituenak kontatzeko, urtea ez zen oso ondo hasi, Idiazabalen lehenengo karrera egin nuen eta sentsazioak bastante txarrak izan ziren ze lo gutxi eginda joan nintzen eta erdi erresakoso........... horrela ezin da 100% eman eta ederki nabaritu nuen. Azkenean gustora eginiko denboragatik bainan sentsazioak ez ziren batere onak izan. Garai honetan Gasteizko maratoirako inskripzioa egin nuen eta burua erabat mentalizatu nuen lanak behar bezala egiteko. 
Poliki poliki bidea egiten hasi nintzen eta bidean hurrengo test-a Beasaingo Herri lasterketa izan zen, 14km-tako zirkuitua, aldapatxo batzuekin bainan okerrena ateratako eguraldi beroa...... ala ere karrera bikaina egin nuela uste dut eta 56´59" tan sartu nintzen helmugan. Azken kilometroetan pixkat estutu banuen denbora hobeagoa egingo nukeenaren sentsazioarekin geratu nintzen bainon oso gustora. Aurrera nindoan maratoirako prestakuntzan eta hantxe azladu zen Udaberriko lasterketa, 10km-tako lasterketa azkarra, hemen urteko helburuetako bat lortzeko aukera izan nuen, hau da, 40 minututik jextea eta ederki lortu ere azkenean 38´40"tan sartu nintzelarik helmugan!!!!!!!! Sekulako subidoia!!!!!!!!!!

Hiru lasterketa hauek eta gero erdi maratoi bat egiteko aukera suertatu zen, Azkoiti - Azpeiti Erdi maratoia, lehenengo aldiz nintzen lasterketa honetan eta esperientzia ez zen batere xamurra izan........... Atsaldez da lasterketa eta argi geratu zait atsaldez enmoala batere ondo jejejejeje gañera bero izugarria atera zuen eta zirkuituak egia esan ez zuen askorik lagundu....... Egurra eman nien hankei eta azkenean denbora ona lortu nuen 1:30tik jetxi nuen erdi maratoi batean!!!!!!!!!!!! 1:26´37"ko denbora eginez gustora joan nintzen etxera!!!! Karrerako hoberena Noelia eta Xabi animoak ematen ikustea izan zen, han joan ziren biak Azpeitiraino karrera ikustera!!!!!!! Gañera ezer ordaindu gabe!!!!!!!!!!
Larunbat honetan Sudur Krossa egingo dut, karrera honek aurten motibazio berezia ematen dit, irteeran gabonetan galdu genuen pertsona bait omenaldia egingo zaio eta disfrutatzeko karrera izango dela uste dut, egurra ez dakit ematerik izango dudan aurretik 24km eginda joango bait naiz bainan beno ikusiko dugu nola dauden nere hankatxo hauek!!!!!!!!!!!!!!!
Maratoiko prestakuntza aurrera doa eta jada hilabete besterik ez da geratzen, azken egun hauetan zaindu beharko dut nere burua pixkatxo bat eta korrika egiteko gogoak pixka bat kontrolatu.......
Urteko bigarren maratoia prestatzen hasi naiz jada, agian zorte apur batekin FRANKFURT-eko maratoia izango da Udazkenean egingo dudana!!!!!!!!!!!!

Toperrrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario