2013/01/28

2012KO AMAIERA

Egunon Euskal Herriya!!!!!!!!!!!!

Beandu bañon seguru!!!! Hemen nau bueltan berriro ere!!!!!!! 2013. urtearekin denboraldi berri baten hasera etorri da.... Iazkoak ikusita zaila izango da hobetzen bainon saiatuko gea eta earki entrenatu beharko degu horretarako. Egia esan motibatuta nabil aurten ere eta helburuak jarri dizkiot neure buruari. Lehen helburua eta garrantzitsuena aurten bi maratoi egitearena izango da...... zaila izango dela ziur nago bainan ideiak gorputza hartu du buruan eta nire aldetik dena jarriko dut helburu hori lortzearren...... 
Aspaldi ez dudala ezer idatzi eta 2012ko denboraldi amaiera komentatuko dut pixkatxo bat...... Denboraldia ixteko bi karrera egin nituen, lehena Gasteizko Erdi Maratoia eta bigarrenik Billabonako Sal Silbestrea. Erabaki nuen bietan lasai aritzea eta nirekin joandako lagunei beren markak egiten laguntzea.... Nork esango zidan niri norbaiti tiraka ibiliko nintzela karrera batean jajajajajaja. Gasteizen ederki ibili nintzen eta Aitor Ugartemendiari bere erdi maratoiko marka hobetzen lagundu nion, Billabonan ordea............. Abenduak 30an sekulako parranda egiten dugu lagunek eta ajea lagun nuela San Silbestrea egitea lortu nuen eta arrebari ere erbi moduan egin nion......
Urtea amaitu da eta urte berriarekin batera erabat gogotsu nabil, beraz!!!!!!!!! EGURRA!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario