2012/12/10

MARATOIA!!!!!!!!!!!!!!

Hementxe nago nere maratoiaren kronikatxoa egiteko…… Ez da ibilbide motza eta erreza izan aurten egindakoa bainan azkenean pena merezi izan duenaren sentsazio bikaina daukat. Urtea Urtarrilak 3an hasi nuen Urtezarreko parrandak utzi zidanean. Entrenamentuei gogor ekin nien eta entrenamentuekin batera dieta gogor bati ere bai ze maratoia egiteko hainbat kilo galdu beharrrean negoen.
Urteko ibilbide honetan hainbat eta hainbat abentura eduki ditut aurreko post-etan kontatu dizkizuedanak…… post honetan maratoian zentratuko naiz hura bait zen helburua eta eginiko lan guztiak maratoia bukatzeko izan dira.
Azaroak 25a zen eta goizeko 6:00tan alarmak jo zuen, ordu honetan esnatu nintzen aurreko egunean erreportai bat ikusi bait nuen non erakusten zuen Haile Gebresselasie handia ere ordu horretan esnatu  zela bere Berlingo errekorra egin zuen egunean. Gosaria potente potentea egin nuen Zerealak, Mandarinak eta Hiru tostada mermelada eta mantekillarekin. Bapo gosaldu ondoren Anoetaruntz habiatu nintzen…..
Etxean enuen batere nerbiorik bainan etxetik Anoetarako bidean korrikalariak ikusten hasi nintzen eta orduan nerbiyuak gora egiten hasi ziren…. Irteera aurretik andoaingo hainabt lagun ikusi nituen eta beraiekin hitz batzuk egin eta nerera…… Jose Antonio Ruizekin (Mixterra) karrerako azken nondik norakoak hitzegin eta hor noa irteerara Xabier Berrueta handiarekin.
Bulla pare bat egin eta prest!!!!!!!!! Irteera eman zuten eta nik nere helburua argi nuen eta hor joan nintzen 3:15eko erbiaren ondora honekin lasterketa guztia egiteko asmoarekin….. Pixkat mantso zijoala iruditu zitzaidan eta berarekin hitzegin eta gero nire kontura egingo nuela karrera osoa pentsatu nuen eta dena hola nire erritmoa hartu eta kilometroak bata bestearen atzetik erortzen hasi ziren. Bidean Sergio egin nuen bidai kide, asturiar jator honek eta biak ia maratoi guztia egin genuen juntu eta inoiz ez dut ahaztuko berak emandako giroa maratoiari.
Maratoiak hainbat konturako ematen du eta saiatuko naiz ahal ditudanak kontatzen, Lehen itzulia Sergio eta biak ixil ixilik egin genuen bainan Egoitz Pontestak ea nola nengoen galdetu zidan eta nik “ondo” nindoala esan nion, hau entzundakoan Sergiok galdetu zidan ea zer esan nahi zuen “ondo” hitzak eta nik komentatu nion edozer galdetzen ziotela hori erantzuteko eta beno par pixkat egin genuen horren kontura jejejejeje.
Gero 28. Kilometroan beste momento parregarri bat eduki genuen….. hizketan joan ginen ia denbora guztian eta kilometro horretan sekulako puzkerra botatzeko gogoa sartu zitzaidan eta hor aprobetxatu nuen par pixkat egiteko Sergiori serio serio begiratu eta esan nion: “Kuidau que viene terremoto”, berak begiratu eta nik sekulako puzkarra bota nuen……. Horren kontura sekulako parreak bota genituen….
Oso ondo gindoazen bainan banekien moemntu txarrak etortzeko zeudela eta hor heldu zen 36. Kilometroa….. kilometro honetan 6 pertsonako talde bat atzetik etorri eta gurekin joan ziren moemntu batean bainan erritmo bajua zela komentatu eta aurrera egin zuten….. komentario horrek buruan eragin zidan eta indarrak enituenaren sentsazioa etorri zitzaidan burura eta horrekin hanketako nekea eta abar…..
Ala ere vuelta nahiko azkar eman nion egoerari ze Urbieta kaleko kurban hor zeuden Jon Ugalde, Beñat Erkizia eta Urko Arana andoaindarrak hauen animoak urrutitik entzun nituen eta sekulako animoa eman zidaten karrera amaitzeko. Azken kilometrotan Sergiok eta biok elkarri animoak ematen pasa genuen eta gustora ailegatu ginen 40. Kilometrora. Hona haldu eta gero disfrutatzeko momentua heldu zen azken bi kilometro hauek sekulako gozamena izan zen Andoaindar ugari zeuden anoeta inguruan eta beraien animoek sekulako indarra eman zidaten, MILA ESKER!!!!!!!!!!!!!!!
Maratoia amaitzen ari zen eta niri burura egindako lan guztiak etorri zitzaizkidan burura eta pena merezi izan zuela esaten nion nere buruari, hontan nengoela Maratoiko gogorapen politena gertatu zen nere aurretik 100metrotara Xabier Berrueta ikusi nuen niri itxoiten metara juntu heltzeko. Anoetara biak juntu sartu ginen eta karrera komentatzen gindoazela hor heldu ziren bizitza osoan ahaztuko ez zaizkidan azken 100 metroak.
100 metro hauek denetarako eman zuten lehenik eta behin Noelia eta Familia gradan zeudela ikusi eta beraiei kaso egin nien, gero Xabier Berrueta lepotik hartu eta saltoka sartu nintzen helmugara Santa Kruzetan txarangaren atzetik joango bagina bezela. Sekulakoa izan zen eta inoiz ahaztuko ez dudan momento hunkigarria!!!!!!!!!!!! Helmuga pasa orduko urte guztia burura eta sekulako negar saioa bota nuen erabat emozionatuta, gogoratzen dudan bakoitzean berriz emozionatzen naiz.
Hemendik ESKERRAK IBILBIDE HONETAN LAGUNDU DIDAZUEN GUZTIOI!!!!!!!!!!! Espero izenik ez ahaztea!!! Lehenengo eta behin etxeko erreginari Noeliari urte guztian nire korrika kontu hauek aguantatzeagatik, familiari ere eman nahi dizkiot eskerrak nire erokeria honetan beti lagundu bait naute, Jose Antonio Ruiz mixterrari ere eskerrak bere entrenoak ez banitu egin ezin izango nuen inoiz lortu, Xabier Berruetari berarekin komentaturiko gauza guztiengatik eta maratoiari sekulako amaiera ematen laguntzeagatik, Xabier Olasaguirreri maratoia guztian gertu egon bait zen eta bere animoengatik, Aitor Ugartemendia, Lizar Ariztimuño, Urko Cisneros beti prest egon bait dira errodajetxoren bat konpartitzeko.
Seguru izenen bat ahazten zaidala bainan eskerrik asko animatu nauzuen guztioi!!!!!!!!!!!!!!!! Sekulako esperientzia izan da eta dena zuei esker!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario