2013/04/30

AZKEN TXANPA LEHEN ERRONKARAKO

Hemen nago urteko lehen erronkarako 12 egun falta diren honetan buruari bueltak eta bueltak ematen, betiko dudak buruan dabiltza, nahiko kilometro egin ditut? Serie gutxiegi? Lortuko ote dut amaitzea? Ze kilometrorarte aguantatuko dut erritmo onean? Ze egin bajoiak ematen badit? Nola antolatu jan eta edateko kontuak?. Korrika damakidan denbora gutxi honetan ikasi dudana zera da, 12 egun falta diren honetan lanak eginda daudela eta egun hauetan ezin dela miraririk egin, beraz orain egun hauek lasai hartu eta hankei deskantsu txikitxo bat eman behar zaie egun handirako frexko frexko egon daitezen. 
Iazko maratoirako egin nuen prestakuntza oso antzekoa egin dut, ala ere entrenamentuak ikusita oraingo honetan helburu desberdin bat jarri dut buruan, 3 ordu eta 10 minututik jeistea izango da helburua. Maratoia oso kapritxosoa da eta marka hobetzeko detallerik txikienak ere aurretik pentsatuta egon behar dute eta edozein aldaketarako buruak prest egon behar du, horregatik betiko moduan helburu nagusiena Maratoia bukatzaea izango da (EZ DELA GUTXI). 
Azken egun hauetako entrenamentuak beti dira bereziak, entrenatzen zoazela atzera begiratzen duzu eta egindako lana aztertzen duzu, entrenamentu gogorrak, xamurrak, serieak, erritmo aldaketak, karrerak....... Niri beti sentsazio berbera datorkit burura, nork esan behar zidan niri orain dela urte batzuk horrela ibiliko nintzela........... Oso gustora sentitzen naiz nire buruarekin eta egindako lanek pena merezi dutelaren sentsazio  gozo gozoa datorkit. 
Azken egun hauetan karrera motzak egin ditut eta entrenamentu oso luzeak, bainan aspaldi egin dudan karrerarik politenak egin ditut. Lehena Sudur Krossa izan zen, "Gladys enea" parkeatik barrena doan zirkuitu eder bateta, aldapa, eskailerak,...... ederra!!!!!  Bainan azken asteburu honetan, nire lehen karrera mistoa egin nuen, arreba ere korrikako mundu honetan sartu berria da eta horretaz probestu nintzen pixkat engainatu eta nirekin karrera egin zezan konbentzitzeko. Beti izan gara pixkat konpetitiboak etxean eta egur pixkat eman nion arrebari eta ederki erantzun zuen........ a ze beldurra!!!!!!!!!! Honek gure marka guztik hautsiko dittu!!!!!!!!!!!!!! Itziar karrera earra ein zendun ta beno azken sprint-a ez dut ahaztuko!!!!!! A ze parreak!!!!! Momentu hauek bultzatzen naute korrika egiten jarraitzera!!!!!!
Orain zentratzeko garaia da eta nahiz eta konpetitzeko sekulako gogoak eduki lasai lasai hartu behar ditut egun hauek eta entrenamentuak pentsatuta ditudan bezela egin, behin lehen erronka eta gero etorriko dira bizitzako beste arlo batzuk disfrutatzeko garaiak!!!!!!
Urteko lehen erronka aurrean dut eta erabat motibaturik nago, nire bigarren maratoia izango da eta nahiz eta etxetik gertu izan, GASTEIZen, ez dut uste Donostian izan nituen animoak izango ditudanik bainan nirekin datozten beste "ero" batzuk aurkitu ditut eta nire eskerrik beroenak beraiei, bai Leire Alonso, Aitor Ugartemendia eta Noeliari!!!!! Azken honi esker bikoitzak ni bezelako ero bat egunero aguantatzeagatik!!!!!!
Badakit askorentzat oso aspergarria izango naizela eta beste batzuentzat ez hainbeste, bainan nire bizipenak idaztea gustoko dut eta norbaiti interesgarria iruditzen zaion bitartean alaxe jarraituko dut.
TOPERRRRRRRRRR!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario