Jada nerbiyoak jota nabil eta zeozer idatziko nuela esan nuen maratoia bañon lenago asike hemen noa…..
72 ordu besterik ez dira falta egun handirako, ondo entrenatu dudala usted ut eta egin beharrekoak eginak daude asteko azken entrenamentua Andoainen egitea erabaki dut eta Lizarrek lagunduko nau azken entrenamentu honetan. Sentsazioak ahalik eta hoberenak izan daitezen erritmo xuabe xuabe batean ibiliko gara eta txatxara pixkat ere edukiko dugu animoak eta motibazioa handitzeko (posible bada).
Une honetara ailegatzeko bidea beste post batean idazteko pentsamentua daukat hainbat eta hainbat abentura bait daude bidean eta gaurkoa ez dela momentua iruditzen zait.
Igandean pentsatzen daramat aste guztia bai mentalizatzen eta baita karrera bisualizatzen, zorte apur batekin larunbatean Noeliarekin bizikleta hartu eta igandeko zirkuituari bueltaxka bat emango diogu honela karreraren nondik norakoak bisualizatzeko eta konpania aprobetxatuz par batzuk botako ditugula uste dut…….
NOrk esango zidan niri iazko Behobia eta gero (latza izan bait zen) urte bat beranduago MARATOIA egiteko prest egongo nintzela eta erabat gogotsu aurrean daukadan erronkarekin!!!!!
Progresioa latza izan da, hori bai niri etzait beste askori bezala pasatzen, entrenatu gabe sekulako denborak egiten dituen horietakoa ez naiz. Nire progresioa sekulako lan baten ondorioa izan da eta hori da nire aurtengo lorpen nagusiena!!!! Oso gustora sentitzen naiz eta orain disfrutatzea besterik ez da geratzen!!!!!
ANIMOAK HEMENDIK MARATOIAN ATERAKO DIREN ANDOAINDAR MARATOILARI GUZTIEI!!!!! ETA ANIMOAK BEREZIKI bai Jose Antonio Ruiz (Nire Trainerra, eta nire dudak aguantatu dituena jejeje), Xabier Berrueta (nire paranoia guztiak aguantatu dituen korrikalari aparta) eta Aitor Ugartemendiarentzat (Bere esperientziekin lagundu didalako).
Ostras ia ahaztu egiten zaidala, nere Lengusuari ere ANIMOAK!!!!!!!!!! JOSEBA EA LORTZEN DUZUN ZURE HELBURUA!!!!
zer egin du Noeliak larunbatekoa jasan behar izateko? . Bidean zerbait behar badezu garaiz zaude oraindik eskatzeko.
ResponderEliminarBidean behar??? Zuek animatzen egotia ya krixtona izangoa!!!!!
ResponderEliminar