2012/11/14

BSS 48

10 egun falta diala!!!!!!!!!!!!!! Hau da marka hau!!!!! Zearo nerbioso jartzen naiz Azaroak 25a gogoratzen dudan bakoitzean…. Nerbio onak batzutan eta txarrak bestetan, hau da, batzutan zekulako positibismoak betetzen dizkit buruko pentsamentuak eta bestetan pentsamentu hauek erabat ezkorrak dira eta ez dute batere laguntzen egia esan. Beno bainon maratoia bainon lehenago beste sarrera bat idatziko dut, sarrera hau pasa den Azaroak 11an korritu nuen Behobiari buruz hitzegiteko izango da.
Goizeko 8:15tan geratu nintzen urtero bezela taxista lana egiten digun Xabirekin Donostiako Anoeta stadium-ean, ala ere goiza animatu xamar hasi genuen jada 8:00tan dei bat izan bait nuen Xabirena esanez andoainen azaldu behar zuen Urko ez zela azaltzen eta nerbioso antzean . Denok ezagutzen dugu Urko eta azkenean azaldu zen, pixkat inpuntual bainon beno ez zen arazorik egon. Kotxea hartu eta han ginen goizeko 8:45tan Behobian…… goizegi heldu ginen bainon beno karreraren zirrarak orduak azkar pasako zirela esaten zidan eta ala gertatu ere….. Goizeko 10:00tan korrikalari profesional batekin (Xabier Berrueta) geratuta negoen beroekta saio txiki bat egiteko eta karrerako helburuak batak besteari kontatu eta pixkat animatzeko, beroketan ari ginela han ikusi nuen nire lehengusua 1:20ko erbiarekin beroketan hura animatu eta gu gurera beroketa bainon gehiago txatxara ona eduki genuen nerbioak pixkat lasaitzeko, konturatu orduko 10:20 ziren eta Xabierrek bere dortsal kolore berdeko korrikalarien irteerara joan behar izan zuen, bitartean nik errontondari bueltak ematen jarraitu nuen eta han kokatua zegoen pantaila erraldoi batean korrikalarien irteera ikusi nuen. Irteera ikusi eta gero hor joan nintzen nire irteerara nire lekua hartzea eta hantxe ikusi nuen Javi Parra andoaindar korrikalaria eta biak batera ateratzeko esan zidan eta ni oso gustora haren ondoan ezarri nintzen.
10:37tan puntual puntual eman zitzaion gure taldeari irteera, bakarrik entrenatzeak bere gauza onak eta txarrak ditu eta taldean joate hori etzait asko gustatzen eta nire ibilbidea hartu eta Javi bere aldetik utzi nuen bere karrera egiteko. Lehen kilometroetatik urduritzen hasi nintzen ze buruan nuen helburua 1:25etik jextea zen (4´15”/km media) eta lehen bi kilometroak 4´30”/median egin nituen….. hortik aurrera jendetza pixkat gutxitu zen eta nire erritmoa hartzea lortu nuen, kilometroz kilometro media hobetzen joan nintzen eta burua altxa nuenerako 10.kilometroan nengoen 42´23” tako denbora eginez honela nire burua pixkat lasaitu nuen eta pentsatu nuen denbora berdina eginez bigarren 10.000koan helburua lortuta!!!!!
Bigarren 10.000koan habiadura handitzen hasi nintzen eta kilometroak 4´exkaxean egiten hasi nintzen eta helburua gertu ikusten nuen, hor heldu nintzen Pasaiko portura, urtero gogorren egiten zaidan partea….. aurten ordea inoiz bainon hobeto egin nuen. Portuaren amaieran Javi-k pasa ninduen eta animoak eman zizkidan, habiadura handixeagoa zemakien eta nik enuen gehiagi fortzatu nahi ze oraindik Mirakrutz zegoen aurrean eta beldur pixkat neukan….. Heldu nintzen Mirakrutzera, erritmoa pixkat jetxi eta egurra!!!! Hortan nintzela Jon Imaz etorri zen atzetik eta ikaragarri baloratu nituen haren hitzak, maratoirako animoak eman zizkidan eta ikaragarri eskertzen diot eduki zuen jesto hori. Ziztu bizian zijoan eta nik ere pixkat animatu eta han joan zen aurrera. Behin Mirakrutz igo ondoren egurra metara heldu arte!!!!! Poliki poliki metara heltzen ari nintzela entrenamentuak prestatzen zizkidan Jose-rekin gogoratu nintzen ze gauean mezu bat bidali zidan 1:21 edo 1:22ko denbora egin behar nuela esanez. Zergatik gogoratu nuen??? Ba erlojura begiratu nuen eta 1:22:00 markatzen zidan eta oraindik hainbat metro nituen aurretik pixkat gogortu nuen erritmoa bainan ezin izan nuen gutxigatik 1:22ko denboran sartu. Azkenean 1:23:09ko denbora egin nuen eta helmugaratze bikaina egin nuen pixkat tontoarena egiten Gangna Style dantzatuaz sartu bait nintzen. Egia esan egin ditudan 4 Behobietan azkarrena izan da nere errekorra (2011) 1:41:10 zen eta aurten 18´marka jextea lortu dut eta hurrengo urterako dortsal verdea!!!!!!! Azkarrena eta benetan gehien disfrutatu dudana, momento puntual batzuk kenduta ez bait dut gehiegirik sufritu eta oso ondo bukatu nuen. Txapa hau sartu eta gero 10 egunetara urteko helburua hortxe daukat!!!!!!! MARATOIA!!!!!!!!!!!!!!! TOPERRRRRRR!!!!!!!!!!!!!

2 comentarios:

  1. Hire progresioa txalotzeko modukoa da, ongi etorria maratoiara, lehenengoa baino ez azkenekoa... han ikusiko gera, behintzat irteeran...

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko!!!! Espero azkena ez izatea jejejeje Han ikusiko gea eta egurra!!! Lana einda dau asike toperrrr!!!!!!

    ResponderEliminar