2012/11/08
BEHOBIA ETA BERE BEHOBIAKERIAK!!!!!
Hemen naiz berriz bueltan!!!!!!!! Azken asteotan maratoian pentsatu eta tripak gora eta behera hasten dira mugitzen, ume bat bezela nago bere lehen azterketaren aurrean, erabat nerbioso. Uztailak 16an hasi nuen maratoirako prestakuntza espezifikoa, ordundik hainbat eta hainbat kilometro egin ditut nire hanken gañean eta heldu da garaia prestakuntza guzti horren zergatia kontrastatzeko.
Oraindik bi aste terdi falta dira egun handirako bainan jada burua azaroak 25 egunean jarrita daukat, azken entrenamentuetan, batere gogorik gabe ateratzen naizenetan beti imajinatzen dut nire burua Maratoi egunean helmugara heltzen eta sekulako subidoia etortzen zait eta berriz ere disfrutatzen hasten naiz korrika egiten noala.
Gaurkoan idaztea erabaki dut aste honetan Behobia-San Sebastian famatua bait dugu eta bertan partehartzekoa naiz, ala ere ez da bestetan bezala aurtengo helburua beste bat izaki BSS-ak ez dit bestetan bezalako antsietatea sortzen eta eskertzekoa da egia esan jejejejeje.
Nahiz eta urteko helburua ez izan ahalik eta ondoen saiatuko naiz egiten oraindik dudan nabil zein erbiri jarraitu bainan beno egun bertan erabakiko dut, ea nola sentitzen naizen eta horren arabera denbora bate do bestea egitera irtengo naiz.
Andoaindik hainbat hainbat persona irteten dira eta hemendik korrikalari xume baten ANIMOAK ETA ZORTERIK HOBERENA OPA DIZUET!!!!!! TOPERRRR!!!!!!!!!!!!!! Entrenamentuak prestatu dizkidan Jose-ri ere ANIMOAK!!!!! TOPERRRRRRRR!!!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario