2012/10/25

Hilabetetxo bat.....

Jai eguna aprobetxatuz hemen nago berriz ere, gaurko entrenamentua gustora gustora egin ondoren ba idazteko gogoekin badakizue..... Lengo astean Donostiako 15km-tako karrera mitikoa izan genuen, eguraldia ez zen oso ona izan bainan euriagatik ez balitz korrika egiteko ederra!!!! Behobiarako test polita izaten da, nahiz eta perfilak ez duen zer ikusirik bakoitzak bere erritmoa zein izango den kakulatu dezake gutxi gora bera. Haserako helburua 4´15"/km mantentzea zen bañon eguna heltzen zijoan eta berotzen joan nintzen nere burua eta helburutzat 60 minututik jextea jarri nuen. Hasi erritmo horretan hasi nintzen, bainan 10. kilometrotik metara erritmoa jextea erabaki nuen, ez bait nuen batere argi ikusten eta azken kilometroak disfrutatzen saiatu nintzen eta egia esan baita lortu ere. Gehien disfrutatu nuena Anoetako estadioan ematen den buelta izan zen, iaz tripetatik gaizki egon nintzen eta enuen ezta minutu bat disfrutatu eta aurten iazko mala letxea kentzea lortu nuen!!!!

Aurtengo helburua heltzen ari da poliki poliki, jada hilabetetxo bat besterik ez da falta maratoirako!!!! eta nahiz eta gezurra dirudien ya pixkat urduritzen hasi naiz....... Hasera batean helburua 3:30tan amaitzekoa zen bainan egindako prestakuntza ikusita eta ematen dagoen fruituak aztertuz oraindik ez dakit zein izango den nire maratoirako erritmoa, oraindik hilabete daukat pentsatzeko eta nire entrenamentuak ondo aztertzeko.
Orain askoz ere gehiago kostatzen da entrenatzera ateratzea ze lanetik 19:00tan atera eta korrika ateratzea ba....... hasera batean entrenatzera disfrutatzera ateratzen nintzen bainan orain badaude egunak obligazio bezala ateratzen naizela korrika egitera. Maratoiaren gertutasunak motibatzen nau eta ez dut oraindik piratxorik egin....... Serieak denboran sartzen hasi naiz eta formaz topera helduko naizela uste dut!!!! Oraindik astean 6 egun entrenatzen ditut eta 100km asteko egiten ditut bainan hankek askoz ere hobeto eramaten dute entrenamentua eta ez dut astea nekatuegi bukatzen. Azkenean lana egiteak bere fruituak ditu eta oso oso gustora nago nire buruarekin aurten eginiko lanagatik.
Hurrengo batean konparatiba bat egingo dizuet iazko eta aurtengo datuekin ze ikusgarria da!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario