Aupa pipol!!!!
Aspaldiko partez karrera batean partehartu dut eta egia esan enekien nola erantzungo zidaten hankek serieak egiten lengo astean hasi bait nintzen….. Gauza da Ergobiko krosa zegoela larunbatean eta iaz lehennego aldiz egin nuen kros hau, “serio” entrenatzen hasi nintzenetik egin nuen lehenengo karrera izan zen eta ahal dudan bitartean saiatuko naiz karrera hau egiten. Aurten ibilbidea erabat aldatu dute eta krosa, nire ustetan, asko gogortu da bainan beno egurra eman genion haseratik eta ederki joan nintzen. 10Km zirela jartzen zuten webgunean bainan nire Garminean 9,5km atera ziren, ala ere zeuzkan aldapekin 10km bainon gehiago zituela zirudien jejejejejeje. Azkenean 40´03”ko denbora egin nuen eta oso gustora bukatu nuen, gañera egun bat lehenago 28km-tako entrenamentua izan nuen eta enuen uste horrela erantzungo zidatenik nire hankek!!!!
Ezin naiz kejatu ze entrenamentuek beren emaitzak ematen dituzte eta argi ikusten da. Gauza da azkenaldian entrenamentu luzeekin enabilela oso gustora, nahi eta ezin batean bihurtzen dira bainan ez dakit zergatik, beroa, nekea, hainbat faktore izan daitezke bainan beno gehixeago sufritzea tokatuko zait, esaten den bezela sufrimendurik gabe ez dago gozamenik asike egurra!!!
Azken aldian flipatzen nago, hilabete bat daramat 6 egun entrenatzen astean eta oraindik pirarik ez dut egin….. batzuetan gogor egin behar izaten diot nire buruari bainan azkenean lortzen dut korrika egitera ateratzea eta hori ikusita ya krixton subidoia da niretzako. Lengoan konturatu nintzen zenbat gauza sartzen dizkiguten buruan telebistaz eta zenbat irauten duten gure buruan…..
!!!
Gauza da egun batean telebistan anuntzio bat ikusi nuela eta anuntzio horretan ateratzen zen abestia Marisolen “Estando Contigo” zen eta aste horretako entrenamentu guztietan nekea hasten zenean burura etortzen zitzaidan eta barrutik abesten joaten nintzen……………… eskerrak ezin zidala inork entzun ze bestela jendea akojonatuko zan jajajajaja. Azkenaldian buruan “Gangman Style” abestia daramat banda sonora bezala buruan…… HAU DA MARKA HAU!!!!
jajaja, el secreto de Urda es la discografía de marisol?? jajaja. TOPERRR!!! fdo: @gusgake
ResponderEliminarJajajaja no lo vayas publicando por ahi ehhhh jajajajajaja
ResponderEliminar