2012/09/19

"OPORRAK"

Kaixo pipol!!!!
Hemen nabil maratoirako prestakuntzaren 10. Astean….. gezurra dirudi jada hainbeste denbora korrika eta korrika ibili naizela. Poliki poliki hasi nintzen kilometroak egiten eta heldu da eguna non astero 100 kilometro egiten ditudan….. Zeinek esan behar zidan neri……
Egia esan gogorra da egin beharrekoa bainan azkenean egindako lanak bere fruituak izaten ditu eta fruitu horiek ikusteak sekulako satisfakzioa ematen du. Orain astean 6 entrenamentu egiten nabil, 2 egun serieak, egun bat errodaje luzea eta beste hiruriak errodaje ez hain luzeak…….  Beldurra ematen du horrela irakurrita bainan poliki poliki martxa hartzen noa. Orain gehien kostatzen zaidana serie egunak dira ze niretzako oso azkar joan behar dut eta egia esan dena eman behar dut eta seko jota bukatzen ditut egun horiek. Egia esan oso ondo datozte azkarrago joateko bainon pufffff earki eman behar zaie hankei jejejejejejeje.
Azkenaldian oso gustora nabil bai serieekin eta bai errodaje luzeekin, egia esan orain arte 28km-tako 2 saio, 26km-tako 2 saio eta 23km-tako beste bi saio egin ditut eta bakoitzean asko hobetu dut bigarren saioan, ezin sinetsi nabil!!!!! Azkenengoan 28km egin nituen 4´35”/km abiaduran…….. niretzako sekulakoa!!!!!!
Beste karrera bat ere egin dut Usurbilko Baxurde krossa, ezin hobeto lagunduta Xabier “Bekele” Berruetarekin sekulako denbora egitea lortu nuen azkenean 10,75km 42´34” tan egin nituen 4 minututik beherako media kilometroko!!!!!! Enuen sekula uste horrelako karrerarik egingo nuenik!!!!!!!
Orain gauza da belaunean min arraro bat jarri zaidala……. Ez da min konstante bat, batzutan korrika noala kalanbre bat ematen dit belaunean eta 5 segundu edo horrela irauten du eta gero joaten da bainan pixkat preokupatuta nabil……. Interneten hainbat gauza irakurtzen egon naiz eta puffffff akojonatuta nabil!!!!!! Orain oporretara noa 10 egun eta pixkat deskantsatuko dut korrika egitera aterako naiz bainan lasai lasai belauna nola doan ikusteko eta forma ez galtzeko!!!!!!
Espero belaunekoa ez ezer izatea eta korrika egiten jarraitu ahal izatea!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario