Hementxe nago pipol!!!! lehen hilabeteko kronikatxo bat egingo dizuet. Erdi Maratoia aspaldi pasa da eta burua erabat zentratuta daukat. Entrenamentuak lasai hantxean hasi eta gero......... egurra ederki eman beharko diet hankei entrenamentuak txintxo txintxo egin anhi baditut behitnzat!!!.
Jada astean 6 egun entrenatzen ditut eta egunero gauza desberdinak lan egin ditut, pultsazio bajutan korrika egin, denbora asko korrika egin, kilometro ugari egin eta gimnasioko lana.Lehen astean eginiko 45 kilometroak urruti geratu dira........ azken aste honetan 90 kilometro egitera heldu naiz, hemendik aurrera aste gehienetan 90-100 kilomtero inguru egingo ditudala uste dut. Zeinek esango zidan neri iaz garai hontan korrika "serio" entrenatzen hasi nintzenean puntu honetara helduko nintzenik!!!!!! Gauza da egunero hobeto eramaten dudala kilometroak egitea eta ateratzen naizen bakoitzean gustorago nabil, batzutan nagikeriak jotzen dit eta kostatzen da ateratzea bainan hor izan behar da gogorra eta zure burua pixkat behartu ze sufrimenturik gabe ez dago gozamenik!!!Gimnasioko lana amaitzen hasi dela dirudi entrenamentuetan bi gimnasio egunetatik egun batera pasa bait naiz eta SERIE egun bat jarri dit prestatzaileak..... Serieei beti izan diet beldur pixkat eta beno egurra eman beharko diet hankei azkartasuna eta erresitentzi anaerobikoa irabazteko, gaur hasten dira nire serie egunak.............. joango naiz kontatzen!!!!
Hurrengo astean Ergobiako krosa egitekotan naiz eta ea nola dauden hankak ze aspaldi azkar korriak egin gabe eta espero azkartasun asko galdu ez izana!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario