2012/08/04

Hasi geala!!!!!!!!!!!

Aupa pipol!!!!
Hementxe gea berriro gerra ematen!!! Jada prestakuntzaren hirgarren astea bukatu dut oraintxe bertan eta puffff hau serio da la leñe!!!
Lehen astean xuabe xuabe asi nintzen eta kilometroak gehitzen joan naiz aste honetan 85KM egin ditudalarik. Lehen aste hauetan ere gimnasioari eman eta eman nabil oso garrantzitsua omen da gero lesioak ez edukitzeko eta zintzo zintzo prestatzaileari kasu egin behar diot, haseran ez nituen batere gustora hartzen gimnasioan pasa beharreko orduak. Hala ere poliki poliki zirkuitu bat sortu nuen eta horri hiru buelta ematen dizkiot eta azkenean gustilloa hartzen ari naiz gimnasioari ere.
Lehen astean 45Km egin nituen, bigarren astean 65Km eta aste honetan 85Km-tara ailegatu naiz, egia esan azken aste honetan azken entrenamentuan 19Km egin behar izan ditut eta egia esan notatzen da kilometroen zama bainan beno ohitura kuestioa izango da.
Orain zapatilla berriak erosi behar izan ditut entrenatzeko ze Erdi Maratoirako erosi nituen zapatillak zearo gastatuta dauzkat.... Orain laugarren astearen aurrean nago eta oraindik erabat gogotsu nabil asike egurra ematen jarraitu beharko dut Toperrrrrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario