2012/07/14

Barearen ostean dator ekaitza????

Pixkat utzita zeukan blogtxo hau korrika saioak bezala bainan berriro ere bueltan dira biak!!! Gomendatu bezala 15 egun pasatu ditut korrikarik egin gabe, hori bai kirola egiteari ezin utzi eta hor ibili naiz igeri, bizikleta estatikoa eta abar egiten, gehienbat forma ez gehiegi galtzearren.
Astelenetik aurrera beste gauza bat izango da, berriz bueltatuko dira bai errodajeak, bai serieak eta baita errodaje oso luzeak ere..... Azken hauek beldurra ematen didate bainan beno azkenean 42,195km egitekotan horrelako errodajeak egitea ezinbestekoa da.
Gautxorismo tenporada ere amaitu da..... edo behintzat hori daukagu buruan..... gero gerokoak jejejejeje. 15 eguneko barealdi hau bainan lehen bi karrera egin nituen, biak ala biak oso desberdinak lehenik Antiguoko herri krossa egin nuen 10km-takoa, enuen uste bainan nire 10.000ko onena egin nuen 41´30"ko denborarekin, honi gehitu behar zaio Miramarreko jauregira bi aldiz igo ginela, beraz oso gustora eginiko lanagatik!!!!!
Azken karrera Kale Txikiko mendi krossa, xarma berezia duen karrera herrian izanik dena ematera atera nintzen eta oso oso gustora ibili nintzen azkenean 28´17"tako denbora egin nuen 6,5km-tako ibilbidean, ibilbidea erabat goraberatxua da eta egia esan oso ondo ikusi nuen nire burua.
Orain erabat zentratu behar dut Maratoian aurtengo helburua hori bait da eta badakit lan izugarria egin beharko dudala baina erabat motibatuta nabil asike egurra eta TOPERRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRR!!!!!!!!!!!!

1 comentario:

  1. bigarren argazkin anuntziokoa ematen du,que poseeee

    ResponderEliminar