2012/06/06

RELAX!!!!!!

Aupa pipol!!!
Hementxe naiz bueltan, korrikatik deskantsuan bainan ez zaituztet pakean hain azkar utziko!!!!!!!! Badira ia 15 egun Erdi Maratoia egin nuela eta ze errex ohitzen den bat entrenamentu gutxi egitera!!!
Askotan nire buruak gauza bat esaten dit bainan hankek beste bat, duda hori sortzen denean normalean hankek irabazten dute eta azkenean etxean geratzen naiz......
Hemendik hilabete bukaerara pixkat korrika egingo dut eta agian karrera pare bat egingo ditut hori bai ez dut markarik buruan edukiko, disfrutatzearekin nahikoa izango dut. Korrikaz aparte beste kirol batzuk egiteko aukera dut orain eta beno igeriketari, mendiari eta bizikletari eman beharko diogu pixkatxo bat hankak ez gehiegi erdoitzeko!!!!!
Larunbat honetan Donostian antolatzen den Spinning Maratoi solidario batean eman dut izena eta beno oso ondo etorriko zaidala uste dut, sufritzea tokatuko da bainan gustora ibiliko naizela uste dut. Aspaldi nago Spinning egin gabe eta badaukat gogoa kaña pixkat emateko...... ea nola doan!!!!
Oraindik Spinning maratoira apuntatzeko aukera badaukazue ni goizean harituko naiz 10:00tatik 13:00etara asike badakizue, www.kirolprobak.com-en sartu eta apuntatu!!!
Orain pixua mantentzearekin ditut peleak ze denboraldia amaitu da eta orain datoz afari/bazkari/parranda guztiak eta.............. bainon oso ondo daramat asuntua eta 77kg-tan mantentzen ari naiz!!!!! Toperrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!
Maratoiarako entrenamentu espezifikoa Uztailaren 16an asiko dut asike bitartean disfrutatzera!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario