Aupa lagunak!!!!
Pixkat utzita neukan bloga bainan beno orain denbora pixka bat dut eta aktualizatu beharko dut...... Azken aldian karrera ugari egin ditut eta Apirileko hilabetea karrera kontuetan lasaiago hartzeko gomendioa eman zidan entrenatzaileak eta kasu egingo diot, ziurrenik Arcco-ko karrera izango da Apirilean egingo dudan bakarra. Bestalde eginiko azken karrerak sekulako sentsazioak utzi zizkidan berau Udaberriko karrera izan zen 10km eta 60metro markatu zizkidan nire Garminak eta azken denbora 41´51" izan zen 4´10"-tako media ateraz....SEKULAKOA!!!!!!
Egunero gustorago nabil eta uste dut nire helburua finkatzen hasi naizela, erdi maratoia 4´30"-tako median egiteko asmoa pasa zait burutik eta saiatu saiatuko naiz, gero ea gorputzak eta egunak laguntzen duen. Apirileko entrenamentuak lehengo astean hasi nituen eta egia esan erabat akojonatuta nabil ze entrenatzaileak serieetan jarritako erritmoak inoiz bainon azkarragoak dira eta errespetu ikaragarria ematen didate.
Lengo astean bi serie egun eduki nituen lehenengoan 8x1000m eduki nituen eta entrenatzaileak 4´05"-eko erritmoa markatu arren 4´00" tako media mantentzea lortu nuen....... Enuen inoiz pentsatuko gai izango nintzenik. Bigarren egunean 3x5000m eduki nituen eta azkenean 4´30" tako median egitea lortu nituen nire karrerako erritmoa izango dena.
Espero aste santuak ez asko atzeratzea nire prestakuntza bainon disfrutatzea tokatzen denean hori egin behar da beraz aste santutan gustora gustora ibiliko naiz eta entrenamentuak pixkat burutik kenduko ditut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario