2012/04/19

Azken hilabetea!!!!!!!!

Kaixo pipol!!!!

Urteko lehen helburua gerturatzen ari da eta balantze pixkat egiteko garaia ere iritxi dela dirudi, entrenamentuaren %75a eginda dago jada, orain egindako lana mantendu eta pixkat hobetzeko garaia da. Arraroa izan dira azken aste hauek haserako hilabetetan karrerak bata bestearen atzetik egin ondoren azken asteotan entrenamentu ederrak egiteko gai izan naiz eta horrek ere sekulako subidoia eman dit.
Entrenatzailearekin hitzegin ondoren Erdi Maratoirako helburua finkatu dugu eta erdi maratoia 4´30"/km tako median egitea izango da helburu. Helburuak beti jarri behar direnaren ustea daukat pixkat motibatu eta hobetzen saiatzeko bainan gero badakizue edozer gertatu litekeela, egun txar bat, eguraldia, hainbat eta hainbat arazo bainon beno hori bigarren apal batean geratzen da eta beti eduki behar dugu gogoan kirol hau gure buruarekin gustora egoteko eta sano mantentzeko egiten dugula.
Maratoi erdian gertatzen dena gertzatzen delarik ni oso oso gustora egongo naiz nire buruarekin, urte haseratik 20 kiloko zama kendu dut gainetik eta korrika egunero gustorago nabil. Bi sentsazio hauek ordain ezinak dira eta nik sekulako satisfakzioa daukat lortu dudanarekin. Bañon beti ondo etorriko litzateke Erdi Maratoian marka on bat egitea, bai pixkat konpetitiboa naiz, jajajajajaja.
Lehen helburua bainon lehenagoko azken bi karrerak jarraian izango ditut, Apirilak 29an ARCCO-ko karrera eta Maiatzaren 1ean nire debuta andoaingo krosean...... Bi karrerak hain juntu izanik ez dut espero bietan sekulako marka egitea asike pixkat disfrutatu beharko dugu herrian!!!!!

Ya ez da ezer geratzen hilabetetxo bat Seriee luzeez beteriko entrenoekin........ Toperrrrrrrrr!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario