2012/05/05

Atzera pausu bat......Inpultsoa hartzeko, besterik ez!!!!!

Kaixo pipol!!!!
Hemen naiz bueltan eta egia esan ez da berri onak kontatzeko bainan dakizuen bezala dena ez da erreza helburu baten prestakuntzan..... Orain dela 14 egun zuntz haustura bat egin nuen herriko areto futbol txapelketako final laurdena jokatzen........ beno behintzat final erdietara pasatzea lortu genuen jejejejeje. Hasera batean enuen uste zuntz haustura izango zenik ez bait zidan oso gogor eman. Hurrengo goizean ordea korrika egitera atera nintzen ea gai nintzen entrenamentu gogor bat egiteko eta hor nire bajoia 15 minutu aguantatu nituen minarekin korrika.... sekulako sentsazio txarra izan zen. Hau dela eta hurrengo egunean masajistarena joatea erabaki nuen bainan honek egindako lanarekin enintzen batere gustora geratu eta beste profesional batengana joatea erabaki nuen...... honek zuntz haustura nuela esan zidan eta tratatzen hasi ginen.

Aste bete pasa ondoren fisioarekin hitz egin ondoren "xuabe xuabe" korrika hasteko esan zidan..... bainan ezagutzen nauzue, ezin izan nion kasu askorik egin eta egurra ematen saiatu nintzen. Azkenean 12 km egiteko gai izan nintzen 4´38"/km-ko erritmoan egia esan oso gustora 7 egun batere korrika egin gabe egoteko ez zegoen batere gaizki asuntua!!!!
Gauza da zumtz hausturaren zonaldea bastante kargatuta nuela bukatu nuen entrenamendua bainan normala izango denaren burutapenarekin....... Atzo berriz joan nintzen korrika egitera eta gustora ibili nintzen bainan zonaldeak karga karga egina bukatu zuen...... Oraintxe berriz noa korrika egitera eta erabaki dut erritmo lasaiago bat eramatea ea zonalde kritikoak ez duen hain kargatuta bukatzen...... 15 egun besterik ez dira geratzen Maratoi Erdirako eta orain helburua lesionatu aurretik nuen erritmoekin ailegatzea izango da!!!!! Poliki poliki eta pazientzia eta konstantzia pixkatekin lortuko dudalakoan nago, ea posible den eta Erdi Maratoiko helburua lortzen dudan!!!!!!! Toperrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario