2012/02/11

Serieen hilabetea....

Aupa pipol!!!! Hemen nago berriro ere, Idiazabalgo krosetik ezer idatzi gabe eta beno nire astea kontatuko dizuet. Otsaila hilabete polita izaten da normalean, karnabalak, elurra..... bainan aurtengo otsaila serieen hilabetea bezela bataiatu dut.
Astean bi entrenamentu ditut serieekin, serieak era guztitakoak dira, motzak eta luzeak, hori bai denak dute faktore komun bat dute denak, INTENTSITATEA!!!!!
Lengo asteko igandean 4km-tako hiru serie nituen eta goizean gosaldu ondoren erabat motibatuta irten nintzen nire asteko entrenamentu gogorrena egitera. Etxetik atera eta berehala konturatu nintzen ez zela entrenamentu erreza izango.... 35 minutuko beroketa egin nuen, minutu hauetan serieak egingo nituen tokitik ibili nintzen.
Eguraldia ez zen oso ona, haizearen abiadura sekulakoa zen eta kasu hauetan gertatzen den bezela beti kontran ematen du..... Lehen bi serieak denboran sartzea lortu nuen bainan oso oso larri eta hirugarrena egia esan enuen denboran sartu ze lehenengo bi serieetan haizearen kontra egindako esfortzua garesti ordaindu nuen entrenamentuaren amaieran.....
Aste hau pixkat desmotibatuta hasi nuen igandeko entrenamentu hori dela eta bainan azkar etorri zen subidoia ze osteguneko serieetako entrenamentuan nire buruari demostratu nion gai naizela entrenamentu guztiak egiteko, ostegunean serieen denbora hau izan zen 1x3000 4´25" /km, 1x2000 4´20"/km eta 6x500 4´06"/km-tan. Niretzako sekulako denborak izan ziren.
Astea errematatzeko atzo 13,5km-tako errodajea egin nuen 5´05"/km-tan eta oso gustora egia esan.

Orain erabat motibatuta noa iganderako San Hilario Krosera, ea nola doan!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario