Igandea zen eta egun oso hotza genuen aurrean, Aitor Ugartemendia, Urko Cisneros eta hirurok habiatu giñen Idiazabal aldera urteko lehen 10km-tako karreran parte hartzera. Bakoitza bere helburuekin zijoan eta egiten zuen hotzarekin ez zen errexa izango helburu horiek lortzea. Krossa hasi bainon lehen Aitor Ugartemendia gure krossetako adituak krosseko ibilbidea nolakoa zen eta nondik nora zijoan esplikatu zigun eta horrekin asko lagundu zigun lasterketa lasaiago hasteko.
Goizeko 12:00ak ziren eta herriko plazan talo eta txistor usaia zen nagusi, irteeran ginen askok zapatillak aldatu eta gustora asko jango genuen taloa txistorrarekin bainan gogor egin genion geure buruari eta krossari ekin genion.
Krossa hasi eta 50 metro egin ondoren zirkuitoko lehen aldapa etorri zen, aldapa hau gogorra zen, 400-500 metro artean bainan oso gogorra, lehen kilometroa bukatzeko geratzen zena aldapa behera zen horrela berriro herriko plazara ailegatuz. Lehen metro hauetan atzean utzi nituen Urko eta Aitor oso ondo sentitzen bait nintzen eta hankak oso ondo zijoazten. Bigarren kilometroa aldapa gora zen ez oso gogorra bainan 1km-ko luzera zuen eta gero zirkuitoko azken 1,4 kilometroa laua zen berriro ere irteera ailegatuz. Zirkuito honi hiru buelta eman behar genizkion.
Ederki hasi nuen krossa eta ederki bukatu ere hankak oso ondo eta taupadak ere derki zijoazten azkenean 10,182km-ko krossa izan zen eta nere azken denbora 46´34" izan zen 4´35" tako media ateraz. Aitor eta Urko batera ailegatu ziren beraien denbora 50´54" izan zelarik, denbora oso onak izan ziren eta denak gustora amaitu genuen.
Pertsonalki ederki sentitu nintzen eta karrera paregabea egin nuela iruditu zitzaidan, urteko lehen karrera izan zen eta ea hemendik aurrera hobetzen goazen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario