Poliki poliki denbora pasatzen doa, hilabete bat pasa da eta hainbat entrenamentu ederren ondoren forma hartzen noala uste dut, kiloak pixkanaka beruntz doaz eta erritmoak pixkanaka goraka. Kajaz ere egunero hobeto nabil eta hanketatik ederki, gauza da zapatilla berriekin korrika hasi nintzenetik molestia txiki bat dudala belaunean eta entrenatzaileak gomendatu dit podologo batengana joateko, ziurrenik hurrengo astean joango naizela ea zer esaten didan eta ea molesti puntu hori nundik datorren esaten didan.
Aste honen bukaeran federatu ez federatu ibili naiz dudamudetan eta azkenik Zumeatarra atletismo triatloi taldeko bazkide egin naiz eta horrela jada kirolari federatua naiz berriro ere, gehienbat pixkat babestuago egotearren egin dut horrela lesio hipotetiko baten aurrean ere babestago egongo naiz.
Ostiralean pasa zizkidan Xabik (Entrenatzeilea) otsaileko entrenamentuak eta pixka bat akojonatuta nabil ze egia esan serie egun pillo bat dauzkat eta serieen luzera igoz doa...... jada otsaileko serieak 2, 3 eta 4 kilometrotakoak dira ea esandako erritmotan sartzeko gai naizen..... Hori bai hilabete honetako entrenamentuak denak oso osorik egiten baditut sekulako subidoia izango da, asike toper motibatuta hasi beharko dut!!!!!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario