2012/01/22

Gustora sentitzen....

Gaurkoan pixkat berandu nabil bloga berriztatzen bainan ez dut denbora askorik eta ahal denean egin ehar dira gauza hauek. Aste hau ederki joan da, egia esan egunero gustorago nabil korrika eta ez dit batere perezarik ematen lanetik irten eta korrika egitera joatea. Poliki poliki gauzak hobetuz doaz, erritmoa azkartzen ari da eta kiloak poliki poliki beruntz doaz. Konstantzia eta pazientzia dira entrenamentu on baten jarraipideak eta argi dago bide onetik noala ez dut entrenamenturik fallatu urtarrilak 3tik eta gañera denak oso osorik egin ditut, hau lortzea sekulako satisfakzio pertsonala da eta argi dago horrela jarraitu ezkero denborarekin emaitzen hobekuntza ikusiko dudala bainan hori bai itsutu gabe, poliki poliki.
Serieak luzeagoak bihurtzen ari dira eta jada 500 metroko serieak gutxi dira eta 1000 metroko serieen bolumena gora doa, aste honetan izan dira urteko 1000 metroko lehen serieak eta espero bainon askoz ere hobeto ze entrenatzaileak esandako erritmoa bainon bastante azkarrago egiten ditut eta berak esandako kantitatean. Entrenamentuen lehen hilabetea betetzera doa eta gauzak ondo doaztela dirudi ea horrela jarraitzen duten gauzak eta berri onak ematen jarraitzea espero dut hemendik.
Entrenamentuen kalitate igoera honek erabat motibatzen nau nere ibilbidean eta argi dago horrela jarraitu ezkero iazko lanak hobetzeko gai izango
naizela horregatik astea oso gustora amaitu dut eta hurrengo astea indartxu hasteko erabat motibatuta nabil!!!!!!!!!!!!!

4 comentarios:

  1. Animo!!!! Eutsi gogor, martxan hontan New Yorken ikusiko zaitugu eta!

    ResponderEliminar
  2. besteUrdapi24/1/12 12:49

    New York-ea al zoaz maratoia itea? no sabes nada!! Entranementu gogorra in nahi badezu, abitu Donostitik Bidania, gutxigorabehera 40 km. Noiz egin behar dezu maratoia? Animo protronko!

    ResponderEliminar
  3. New York-ea???? nahi bai jajajajaja Donostiko maratoiakin konformatukot eta bukatu ezkeo New YOrkekoa baño hobegua izangoa netzako jejejejeje. Esatezun entrenamentu hoi maratoia bañon askoze gogorragua da ehhhh jajajajaja

    ResponderEliminar
  4. eta astea bukatzeko kriston filma ikusi zenuen. Hori ez dezu esan.

    ResponderEliminar