2012/01/14

Forma hartzen???

Aupa pipol!!!!!!!!!!!
Hementxe naiz berriro ere pelmada ixkoat ematen, oraintxe amaitu dut asteko azken entrenamentua ta beno gaurkoa bastante eramangarria izan da korrika pixka bat eta gimnasioko ordu bete. Gauza da hirugarren entrenamentua izan dela jarraian eta pixkat nekatuta amaitu dudala bainon beno sentsazioak ederrak izan dira aste osoan. Astea ederki hasi nuen eta 13 kilometro 5´10" tako erritmoan egin nituen eta oso gustora amaitu nuen, uste dut bueltatzen ari naizela Behobiako garaian nuen formara.
Behin puntu horretara iritxi ondoren toper saiatuko naiz ahalik eta gehien hobetzen, horrela kalitateko entrenamentuak egingo ditut. Serieei ere neurria hartzen nago eta aste honetakoak ederki sartu ditut denboran, gauza da serie motzak direla eta serie luzeagoekin gehiago sufritzen dut.

 Aste ederra izan da orokorrean bainan uste dut aurten Zorroagako aldapaz nazkatuko naizela a ze 200 metro.............. Puta Soria!!!!!!!!!!! Ederki sufritzen dut bai igotzen la leñe!!!!!!!! Bañon behin entrenamentuko igoera guztiak egin ondoren krixton ederki sentitzen naiz eta azken finean hori da bilatzen dudana nirekin ederki sentitzea. Dietistaren asuntua ere ederki doa kiloak poliki poliki badoazte eta horrek indarrak ematen dizkit aurrera jarraitzeko eta pixkat sufritzeko bainan beno ohitu arte izango da...........

2 comentarios:

  1. Helburua lortzeko sufritu behar da...
    Eutsi Urda!!!

    ResponderEliminar
  2. Arrazoi guztia duzu asike TOPERRRRRRRRR!!!!!!!!!

    ResponderEliminar