Hemen nago berriro ere, igandean Donostiko Miramon aldean Kutxak antolaturiko 6,5km-tako krosean egon ginen dena ematen. Aitor Ugartemendia jaunarekin joan nintzen eta gure hooligan bihurtu den Kepa Zubillaga ere han egon zen gu animatzen............. eta beno zergatik ez esan, sekulako hotza pasatzen!!!!!

Goizean Astoria inguruan geratu ginen hirurak 9:30tan han inguruan dagoen erloju batek -5 gradutako tenperatura erakusten zuen.

Goizean Astoria inguruan geratu ginen hirurak 9:30tan han inguruan dagoen erloju batek -5 gradutako tenperatura erakusten zuen.
Eguzkitsua agertu zen eguna bainan eguzkiak indar handia egin behar izan zuen eguraldia pixkat berotzeko.... puntual puntual 10:45tan hasi ginen korrika, azkenean -3 graduko tenperatura izan genuen bainan azkar berotu ginen egia esan. Nire helburua hasera batean 4´30" tako media mantentzea zen pasa den karreran 10km-tan 4´35"tako media mantendu ondoren nire esku zegoen marka.
Aitor Ugartemendia bere prestakuntzaren barruan beste helburu batekin irten zen eta hau dela eta lehen kilometrotik bakoitzak gure bidea hartu genuen, ni egia esan oso fuerte hasi nintzen eta lehen kilometroa 4 minutu baino gutxiagoan egin nuen.......... aldapa behera zen bainon beno sekulako media lehen kilometrorako, gero erritmoa pixkat jetxi nuen eta erritmo bikainean aritu nintzen kros osoan.
Azkenean 27´15" tan egin nuen Krosa eta nere Garminaren arabera 4´23"-tako media lortu nuen, oso oso pozik egindako lanarekin. Gañera Lehenengo iritxi zen korrikalariak ez ninduen doblatu asike oso oso gustora. Aitor ugartemendia ere bikain ibili zen eta azkenean 31´25" tan lortu zuen krosa amaitzea.

Eta ederki bukatzeko antolakuntzak azaldutako guztientzat salda bero beroa eta txorixo mutur bat eman ziguten. Entrenatzen jarraitzeko indarrak eta morala hartuta!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario