2012/02/22

Hilabete zaila

Otsaila hilabete ederra izaten da normalean motza bait da eta azkar azkar pasatzen da, tartean ere karnabalak izaten ditugu normalean eta kolorea ematen diote neguko eguraldi hotz eta ilunari. Nire prestakuntzan ordea beldur handia nion hilabete honi, nire entrenatzaileak entrenamentuak pasa zizkidanean serie ugari ikusi nituen gañera era guztietakoak, motzak, luzeak, asko, gutxi....
Hilabetea bukatzeko azken igandean sekulako entrenamentua nuen aurrean 6km beroketa, 6km-ko serie bat eta errematzatzeko beste 6km-tako serie bat. Serie luzeak iruditu zitzaizkidan bainan moralarekin hasi nintzen entrenatzen gañera bidakide ezin hobea aurkitu nuen, azken momentuan Noelia animatu bait zen nerekin egitera beroketako lehen kilometroak.

Behin lehen beroketa egin ondoren hor hasi nintzen nire serieekin, 6km zirenez haseratik dosifikatzen joan nintzen indarrak eta azkenean lortu nuen bi serie egitea 4´40"tako denboran. Sekulako subidoia eman zidan entrenamentu hori bukatzeak. Hilabetean bigarrengo aldiz 18km-tako entrenamentu bat egiten dudala eta oso ondo sentitu nintzen.
Batere deskantsurik gabe hurrengo egunean beste 14km egin nituen xuabeago bainan hankek ez zidaten batere minik eman. Hobetzen noanaren seinale!!!
Hilabeteko azken serieak atzo egin nituen, atzokoak serie motzak ziren 500 metrotakoak, 10 serie egin nituen eta serieak aurrera joan ala azkarrago egin nituen serieak, azken bi kilometrotako media 3´55" izan zelarik.
Orain Martxoan zer datorren ikusteko irrikitan nago ea gai naizen entrenatzen serio serio jarraitzeko eta poliki poliki maratoirako lehen urratsak ematen ari naizela dirudi!!!!

4 comentarios:

  1. Hain indartsu bazaude etorri morlansea armariok eta beste altzarik montatzea!

    ResponderEliminar
  2. Lan hori ez doakti ondo entrenoarekin jajajajajaja gutxi barru estrenatzen da gran pelikulon ehhh "Los lobos de Arga"..........

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Pelikula hori bada Noeliakin joan,que donde hay a amor se perdona tó ta guk aguantatu degu nahikoa,beste pelikula bateako disponible nago. P.D: CAGUEN LOS ARMARIOS SUECOS,falloakin etorri zaigu eta atek ezin montatu gabiltza,hernania jun behar al dezue azkenen ? ni igual animatzen naiz baina lo egiteko gogoa ere badet,esango diazue.

      Eliminar
  3. Aitor baja da biharko, asike bakarrik noa........... animatzen bazea esan denboakin ehhh antolatzeko asuntilloa ke ni igual andoainea noa dutxatzea karrera eta gero.....

    ResponderEliminar