2012/01/03

2012. urtea MUNDUAREN AMAIERA???

Aupa peña!!!!!!!!!!!!!!!!
Nola hasi deu 2012. urtia??? nik egiya esan sekulako erresakakin, oaindik ez nau %100era eta atzo hasi behar nuen nire prestakuntza, bainan............... egia esan erresaka ni bañon indartsuagoa izan zen eta etxean geratu nintzen. Hori bai, gaur sekulako “kontzientzia karguarekin” esnatu naiz eta goiz goizetik mentalizatu naiz gaurko eguna izango dela nire prestakuntzaren lehendabiziko eguna.  Gaur hasiko dut nire 2012ko ibilbidea, aurten korrika entrenatuz aparte kilo batzuk galtzea jarri dut helburu bezala eta horretan laguntzeko bihar dietista batengana noa ea zer esaten didan.
Esfortzu proba egin nuen gabonetan eta medikuak esan zidan horrela entrenatzen jarraitu ezkero eta kilo batzuk jetxita askoz ere hobeto ibiliko nintzela. Hau dela eta aurten oso serio hartu dut Maratoiaren prestakuntza eta haseratik hasi nahi du tondo.
Gaurko entrenamentuak ez dirudi oso zaila bainan urtezarretako parranda eta gero korrika hastea bakarrik oso zaila iruditzen zait….. Biharko egunak beldur gehiago ematen dit serieak bait ditut aurrean eta gañera goizeko 6:30tan atera behar dut korrika egitera…… ea nola doazten entrenamentuak.
2012. urtea Munduaren amaiera izango denaren susmoa dabil munduan zehar, niretzako orain arteko bizitzaren amaiera izango denaren susmoa daukat, hori bai bizitza hobeago bateruntz.

1 comentario:

  1. URKOOOOOOO4/1/12 14:05

    ostia urda, azken parrafoak suena a bodorrio eh!!!

    ResponderEliminar