Kaixo gaztiak!!!!!!!!!!!
Hementxe gera berriro ere, Gasteizeko erdi maratoia igandean egin eta gero pilak kargatuta berriro ere, gañera urteko azken laneguna da eta motibatuta urte berrirako helburuekin. 8:30ta atera ginen Andoaindik Gasteiza bidean Etxegarate pasa ostean sekulako elurtea egin zigun Agurain inguruan eta gure karrerako partaidetza dudan eta dena jarri zuen, ala ere hor atera ginen 2 gradutako tenperaturarekin eta elur bustiarekin 21 kilometro egitera.
Nire lehen erdi maratoi ofiziala ederki joan zen nire intentzioa karreraz ahalik eta gehien disfrutatzea zen eta behin 1:50eko ikurriña ikusi nuenean nere intentzioa harekin joatea izan zen, lehen 5km-etan arrapatu nuen eta minutu bat moztu nion denbora ikurriñari. 5km-tik aurrera ikurriñaren erritmoan joan nintzen eta ederki egia esan. Giro ederra sortu zen ikurriñaren inguruan jendearekin hizketan, Barsaren partidua nola zijoan erretransmititzen zigun bat ere bazegoen tartean eta hor konturatu ginen Messik 1-0 sartu zuela eta baita ere Xabik 2-0koa. Oso gustora nijoan bainan 15. Kilometroan egin nuen erritmoa hautsiko zidan hutsegitea uste nuen kapaza izango nintzela erritmoa bastante azkartzeko karrera amaitu arte bainan………. 2km oso ondo egin ondoren bajoitxoa 17. Kilometroan eta helmugara ahalik eta ondoen ailegatzea zen helburu.
Atzean utzi nuen ikurriñak azken kilometroan pasa ninduen eta handik 10 segundutara ailegatu nintzen helmugara, azkenean 1:49:06ko denbora, niretzako denbora ederra 5´10”tako media atera zitzaidan oso gustora, bainan hurregno karreretako eskarmentua ikasita.
Nirekin Gasteizen atera zirenak ere oso gustora ibili ziren haseran nire atzetik ibili ziren bainan ederki dosifikatu zuten eta Lizar Ariztimuñok 1:48:04ko denbora egin zuen helmugan bere karrera ederra izan zen kilometroak pasa ahala denborak hobetuz, Zorionak makina!!!!! Aitor Ugartemendiak hankean zuen molestia bat korrika egiten gustora uzten ez ziona eta Lizar bezela ibili zen kilometroak pasa ahala hobetuz eta azkenean metara nirekin batera sartu zen nire denbora berbera eginez 1:49:06 alegia, Zorionak hiri ere Krak!!!!!
Gero bazkaltzera joan ginen denak eta ederki errekuperatu genuen karreran galdutakoa eta tarte ederra pasa genuen bakoitzak bizitako abenturillak kontatzen, momento hauek bultzatzen naute berriro ere korri egitera!!!!!!!!
a ze nobela kontatu dezun!!!
ResponderEliminar