2011/12/13

GASTEIZKO ERDI MARATOIA.............

Kaixo lagunak!!!!
Hementxe naiz bueltan, blogtxo hau nire prestakuntzako abenturillekin beteko dut eta zuen komentario guztiak ongi etorriak izango dira, badakizue orduan, bota komentarioa lasai lasai!!!!!!.
Aurten Behobia- Donostia karrera egin ostean denboraldia amaitutzat eman nuen eta entrenamentuak utzita dauzkat, bainan forma ez galtzeko Gasteizko Erdi maratoia korrika egiteko erabakia hartu nuen. Abenturilla honetan beste bi lagun izango ditut ondoan, Lizar Ariztimuño eta Aitor Ugartemendia. Hirurak gure helburuekin goaz Gasteiza bainan garrantzitsuena karrera amaitu eta gero egingo dugun bazkaria izango dela argi daukagu.
Karrerak 21km eta 97metroko ibilbidea du, nik ez dut inoiz korrika egin bainan esan didatenez perfila nahiko laua da. Printzipioz Behobiako karrera bainan errexago egiten da, ea egia den…………….. Hiru abituallamiento soilik dituzte ibilbidean, beraz garrantzitsua izango da ondo dosifikatzea. Partikularki  nire helburua karrera ahalik eta hobekien amaitzea izango da.
                Azken bi asteetan berriro ere korrika egiten hasi naiz eta agian fuerteegi hasi naizen sentsazioa daukat, eskubiko hiztar atzean mina jartzen bait zait bi egun jarraian korrika egitera joan ezkero. NIre susmoak kontraktura edo zuntz hasutura txikitxo bat izango direla esaten dit eta  azkenean presio mediatikoak bitarte asteazkenean noa masajistarengana ea zer esaten didan. Urtea ondo amaitzeko buruan Billabonako San Silvestrea egitea daukat buruan, bainan hau Gasteizko Karrerak utzitako sentsazioen arabera aldatu daiteke.

4 comentarios:

  1. presio mediatikoak eeeehhhhhh jajajajja

    ResponderEliminar
  2. Xanxil derrigorrezkoa duk!!!

    ResponderEliminar
  3. Gasteizen eta abendua izanda ez dezue beintzat zakila birako beroa izango! ze hiru elemento. Hor ez nerekin kontatu supporter bezela

    ResponderEliminar
  4. zorte on urda, halare pixkat zaila Gasteizeko erdi-maratoia oso laua ez izatea

    ResponderEliminar